
Bilkura informalean 80 bat lagunek hartu zuten parte, eta Aralarko Santutegira bisitaldi gidatua, eukaristia bat eta Iribasen bazkaria egin zituzten.
Joan den ekainaren 12an Hurkoak urteroko batzarra egin zuen, 2009-2010 ikasturteari amaiera emateko. Batzar horretan omentzen dira Fundazioak Gipuzkoako gizarteari adorea eman dakion urtero-urtero lanean ari diren pertsona guztiak. Zeregin hori lortzeko boluntarioek nahiz erakundeko langileek egindako lan goraipagarria eskertzea da batzar informal horren helburu nagusia.
Horrela, beraz, data horietan ohiko bihurtu denez, joan den ekainaren 12an topaketa egin zuen Hurkoak; 79 pertsona izan ziren bertan: nagusiak, boluntarioak eta kontratupeko langileak. Horietako batzuen familiakoak ere bertan izan ziren, eta, ondorioz, han elkartu ziren haurrek poztasun ukitu handia eman zioten festari.
Parte-hartzaileentzat bisita gidatua antolatu zuten Aralarko Santutegira, eukaristia ospatu zuten Joserra Treviño Caritaseko ordezkaria buru zela, eta, gero, bazkaria izan zuten guztiek Nafarroako Iribasen, Aralarko mendikatearen magalean.
Topaketak espiritua eta motibazioa indartzen lagundu zuen, eta hori bultzada handia da Hurkoa osatzen duten kideen egitekoa eta harreman pertsonalak eta profesionalak indarberritzeko.
Bertaratu ziren guztiek adierazi zuten poza eta eskerra topaketa hartan parte hartzeko aukera izan zutelako. Beste urte batez ere, hain zuzen, balantze oso positiboa egin zuten.