2010/06/07

Sarearen bidez Gipuzkoako gizartearekin beste komunikazio-bide bat sortu du Fundazioak, deseinu berrituarekin eta eduki gehiagorekin.

Bere jardueren gardentasunaren eta hedapenaren alde eginiko apustuan beste urrats bat eman du Hurkoa Fundazioak eta, hala, web-orrialde berriaren bidez Fundazioaren kanpo-komunikazioa bultzatu nahi izan du. Sarearen bidez sortutako informazio-kanal berri horrek aurrekoak baino diseinu modernoagoa du, baita eduki gehiago ere. Aldian-aldian eguneratuko dira, gainera, edukiok. Era horretara, egoera ahulean, mendekoan edo babesik gabe dauden adineko pertsonak eta buruko gaixotasunak dituztenak artatzeko, laguntzeko eta zaintzeko esparruan erreferentziazko informazio-iturria bihurtu nahi du atariak.

Hurkoak web-orri berria jarri du martxan, Fundazioaren eta Gipuzkoako gizartearen artean hartu-emanerako bide zuzena sortzeko asmoarekin. Gune digital berrira iristeko www.hurkoa.org helbidera jo behar da; han, eduki ugari eta askotarikoak ageri dira: Hurkoari buruzko eta egiten eta bultzatzen dituen jarduerei, proiektuei eta ekitaldiei buruzko informazioa, albiste eguneratuak, Fundazioaren urteko memoriak, irudien bankua, argitalpenak, intereseko artikuluak, etab.

Hurkoari buruzko informazioaz gain, jarduerarekin berarekin loturiko edukiak ere badira web-orrian. Horrenbestez, adineko pertsonak eta buruko gaixotasunak dituztenak artatzeko, babesteko eta zaintzeko esparruetan interesa duten erabiltzaileek zertxobait hobeto ezagutu ahal izango dute sektore hori.

Informazio guztia argia da eta “klik” eginez erraz jasotzeko modukoa. Harremanetarako esteka bat ere bada, erabiltzaileak egin ditzakeen eskabideei ahalik eta azkarren erantzun ahal izateko. Era berean, nabigagarritasuna, erabilgarritasuna, berehalakotasuna, egituratzea, soiltasuna eta iristeko erraztasuna bermatzen du atariak, ezaugarri funtsezkoak baitira horiek guztiak erakunde ororen web-orri baterako.

Azkenik, aipatzekoa da eduki guztiak osorik edo partzialki erreproduzi daitezkeela edozein komunikabidetan, betiere iturria aipatuta.