2011/03/16

Egitarau honek ez du parekorik, eta egunero eskaintzen dituen zerbitzuen osagarri da. Tailerrak, txangoak, mezak, kontzertuak eta jaiak antolatzen dira, besteak beste.

Mendetasun-egoeran dauden adinekoen eta haien familiako zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzeko erronka betetze aldera, Nuestra Señora de las Mercedes Eguneko Zentroak, urtero bezala, berrogei bat jarduera 'estra' antolatu ditu bere erabiltzaileentzat, eta jarduera horiek jada egunero eskaintzen diren zerbitzuen osagarri dira. Horren helburua da bezeroarentzako arretari eta kudeaketari balio erantsia gehitzea; esan behar da, bestalde, Eguneko Zentroak kalitatearen ISO 9001 ziurtagiria jasoa duela. Berriki egin den azken jarduera martxoaren 4an izan zen, ‘The Mercedes West” inauteriak ospatu baikenituen.

Eguneko Zentro hau Donostian dago, Nafarroa hiribidean, eta Hurkoa Fundazioak kudeatzen du. Bada, Nuestra Señora de las Mercedes Eguneko Zentroko erabiltzaileek ez dute aspertzeko betarik. Izan ere, zentroko zuzendaritzak, beste urte batez, mota askotako hainbat jarduera antolatu ditu, jada egunero bertako instalazioetan eskaintzen direnez gain.2011rako, zehazki, berrogei bat antolatu ditu; besteak beste, jaiak, txangoak, tailerrak, otorduak eta kontzertuak ere badaude.

Horrela, egitaraua urtarrilean hasi zen, hilaren 5ean Errege Magoen kabalgata egin baikenuen; gero, hilaren 19an Danborrada ospatu genuen, Easo Ederra eta Danbor Nagusia buru zirela (biak ala biak zentroko erabiltzaileak). Bestalde, San Ignacio ikastetxearen parte-hartzea ere izan genuen banderaren igoeran eta jaitsieran.

Otsailean, kaldereroen konpartsa izan genuen, Kaldereroen Erregina buru zela (zentroko erabiltzea hura ere), eta joan den martxoaren 4an, 'The Mercedes West’ inauteriak ospatu genituen.Egun horretarako, zentroko erabiltzaileek inauterietako Erregina aukeratu zuten, eta bigarren solairuko Salooma eta instalazioak apaindu zituzten. Hala, festa handi bat ospatu zuten, eta han izan ziren zentroko boluntarioak eta langileak ere.

Gainerako hilabeteetan ere, hainbat jarduera egingo dira.Hurrengo hilabeteetan, hauek nabarmendu daitezke: Eguberrietako egitaraua, Familien Eguna, magia-ikuskizunak, tailerrak, kontzertuak, erakusketak, Sevillako feria edota txangoak, udako hilabeteetan maizago egingo direnak.Gainera, erabiltzaile guztien urtebetetzeak ospatzen dira, eta hilean meza bat ere bai.Egitarau osoa Hurkoaren web-orrian aurki daiteke, zehazki helbide honetan: http://www.hurkoa.org/servicios_centro_dia.aspx

Eguneroko egitaraua

Aipatutako jarduera guztiak egunero-egunero egiten diren jardueren osagarri dira, eta denak batera hartuta, eskaintza honek ez du parekorik sektorean.Azken horien artean, zerbitzu hauek aipa ditzakegu: garraio egokitua, higiene pertsonala eta arropa-garbiketa, ile-apainketa, pedikura, erizaintzako oinarrizko zerbitzuak, fisioterapia eta psikomotrizitatea, inkontinentziaren aurkako tailerrak, podologia edota elikadura.

Esku-hartze psikosozialeko programak ere azpimarra daitezke.Alde horretatik, zentroak erabiltzailearen ebaluazio integrala egiten du, eta errehabilitazio fisikorako, osasun-promoziorako eta eguneroko bizitzako jardueretan berrezteko programak eskaintzen ditu; errealitatean orientatzeko programak, memoria lantzeko programak eta estimulazio kognitiboa; laborterapia; harreman sozialetarako programak, laguntza ospitaleratze-kasuetan, familientzako laguntza eta abilezia sozialak; animazio soziokulturaleko programak eta ludoterapia; bingoa edota dominoa; musikaz lagundutako paseoak; kantu-tailerrak; eskulanak eta beste hamaika jarduera.Azken finena, jarduera-multzo hau bakarra da sektorean, eta erabiltzaileentzat bulkada handia da, beren bizi-kalitatea hotzeko lagungarri zaiena.