Anciano en patinete
2017/09/22

Jose Felix Marti Masso neurologoak, esperientzia zabala duenak, zahartze osasungarriagoa errazteko 10 aholku proposatzen ditu.

1. Zaindu zeure burua egunero. Jantz zaitez txukun-txukun, eta apaindu zeure burua festa batera joan beharko bazenu bezala. Bizitza ez al da ba festa bat!!!
 
2. Ez zaitez etxe barruan geratu.
Utziozu preso bazeunde bezala bizitzeari. 
Zoaz kalera edo mendira pasieran ibiltzera. Ur geldia usteldu egiten da, eta mugitzen ez den makina herdoildu.
 
3. Maita ezazu ariketa fisikoa zeure burua bezala. 
Egin soinketa pixka bat egunero, edo ibil zaitez oinez etxe barruan edo kanpoan. Inertziaren kontra, diligentzia!
 
4. Utziozu agure zaharra bazina bezalako gauzak eta keinuak egiteari. Ez bururik makurtu, ez bizkarrik okertu, ez hankarik arrastatu.Ikusten zaituztenek esan diezazkizutela hitz ederrak!
 
5. Ez hitz egin zure zahartzaroaz eta ez kexatu zure ajeez, azkenean benetan zaren baino zaharragotzat eta gaixoagotzat hartuko baituzu zeure burua, eta bakarrik utziko baitzaituzte. Inork ez du ospitaleko konturik entzun nahi.
Utziozu zeure burua agure eta gaixotzat hartzeari!
6. Oroz gain, izan zaitez optimista. Eguraldi txarrari, begitarte alai. Eman iritzi positiboak, hitz egin umore onez, alaitu zure aurpegia, izan zaitez atsegina. Jokabidearen parekoa izan ohi da gure adina. Zahartzaroa ez da urte-kontua, aldarte-kontua baizik! 
 
7. Egin gauza probetxugarriak bai zeuretzat eta bai besteentzat. Ez zara parasito bat, ez eta bizitzaren arbolari erauzitako adar bakartu bat ere. Izan zaitez beregaina ahal duzun neurrian, eta lagundu besteei. Irria, aholkua eta zerbitzua laguntza handikoak dira!
 
8. Lan egin eskuekin bezala buruarekin ere. Lana terapia bikaina da. Edozein gaitz sendatzen duen botika aparta da lan intelektual eta artistikoa. Ohoratu lana!
 
9. Eutsi bizirik giza harremanei. Etxekoetan, integratu familiako beste kideen eguneroko bizimoduan. Hortxe duzu adin guztietako pertsonekin, haur, gazte nahiz helduekin ederki bizitzeko aukera. Egin ihes antigoaleko gauzen azokatik!
 
10. Ez pentsa iraganeko garai oro hobea denik. Utziozu zure mundua madarikatzeari.