09/25/2018

Argitalpen honetako orrialdeetan azken hilabete hauetan aurrera eraman ditugun ekintza nagusiak jasotzen dira, baina gure gizarte lana sendotzen eta hobetzen laguntzen duten beste eduki batzuk ere gehitu ditugu; ideia berriak eta beste esperientzia batzuk. Hau guztia adineko eta/edo buruko gaixotasuna duten pertsonen hauskortasun, mendekotasun eta babesgabetasun egoera eta dituzten beharren inguruko sentsibilizazio soziala sustatzeko helburuarekin.