En la fotografía, responsables de Hurkoa y del ayuntamiento de  Azkoitia.
2017/10/11
Udalaren inplikazioa eta Eusko Jaurlaritzaren babesa oinarrizkoak izan dira ekimen hau bultzatu ahal izateko
 
Datorren astetik aurrera, Hurkoak hauskortasun egoeran dauden pertsonentzako programa edo tutelaren beharrei erantzuteko programak jarriko ditu martxan Azkoitian. Gipuzkoaren barnealdea, Hurkoaren lurralde hedapena zabaltzeko lehentasun eremutzat identifikatua izan da. Hemendik aurrera Azkoitiako helburua, hauteman diren kasuei erantzuteaz gain, arreta eta laguntza beharrean dauden pertsonen egoera berriak identifikatzea izango da. 
 
Azkoitian heuren etxebizitzetan bakarrik bizi diren eta 70 urtetik gora dituzten 7 pertsona izango dira hauskortasun egoeran dauden pertsonen harretarako datorren astetik aurrera martxan jarriko den programaren onurak jasotzeko lehentasunak izango dituztenak. Eskainiko den arreta Azkoitiko gizarte zerbitzuekin, osasun zerbitzuekin eta herriko farmazialariekin koordinatuz burutuko da. Halaber, tutela egoeran egon daitezkeen bost pertsonei laguntza eta aholkularitza emango zaie beraien babes pertsonala eta patrimoniala bermatzeko helburuarekin.    
 
Azkoitiko Hurkoaren ofizina berriak Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Zumaiari eskainiko dio bere arreta. Hauskortasun egoera eta tutelako kasuak, profesionalak zein Hurkoako bolondresen bidez atendituak izango dira.
 
“Gure laguntza behar duten persona eta familiengandik gertu egotea beharrezkoa da, hauskortasun eta babesgabetasun egoerei aurre egiteko dituzten balibideak ezagutu ditzaten” azaltzen du Jose Ignacio del Pozo, Hurkoako zuzendari gerenteak. Hori dela eta, adierazten du, “azken urteetan hurbildu garen udalerrietako gure esperientziak, Arrasate zein Irunekoak kasu, inguruko gizarte zerbitzu zein osasun zerbitzuekin koordinazioa hobetzea ahalbidetu du eta arreta behar duten pertsonen kasu gehiago azaleratzen dira, horregatik, zihur gaude Azkoitian lan baliotsua bat garatuko dugula”.
 
Hurkoako bulego berriaren irekiera Azkoitiko Udalaren inplikazioak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzak, Sidenor enpresak eta Kutxa Fundazioak egin dute posible.
 
Javier Zubizarreta, Azkoitiko alkatearen iritziz, “garrantzitsua da oso horrelako neurriak hartzen joatea gizartearen zahartzeari behar den moduan aurre egiteko, inor ez dadin babesik gabe eta bakarrik sentitu. Hurkoak eta Udalak lan egingo dugu pertsona nagusiak duintasunez bizitzeko eta, batez ere, behar duten laguntza jasoko dutela jakiteak ematen duen lasaitasunarekin”. 
 
 
Zerbitzu sozialen eta osasun zerbitzuen koordinazioaz gain, Hurkoak herritarrekin zein elkarte desberdinekin (Jubilatuak, Caritas, parrokia, Azkoitia lagunkoia, farmaziak…) harreman iraunkorra mantenduko du, laguntza behar duten pertsonen kasuak hautematen laguntzeko helburuarekin. 
 
Lan honetan, beharrezkoa da Hurkoak garatzen duen lanean parte hartzea nahi duten bolondresak erakartzea. Hasera batean, Caritasen, Azkoitiko parrokian edota Azkoitia Lagunkoiaren inguruan lan egiten duten pertsonak hartuko dute konpromisoa Hurkoari laguntza eskaintzeko. Hala eta guztiz ere, beharrezkoa da heuren denbora librea zeregin hauei dedikatuko dieten bolondresen talde egonkor batekin kontatzea. Pertsona hauentzat, babesgabetasun edo hauskortasun egoeran daudenekin izan beharreko jokabide, harrera eta akonpainamenduen inguruko formazio programa eskeiniko die Hurkoak.