Feria Bergara kartela 2019
2019/05/03

Ekimena Bergarako Udalak antolatu du Sareginez boluntariotza erakundeen sarearekin batera. Honako helburu hau du: boluntariotza herritarrei hurbiltzea, eta boluntarioek betetzen duten funtzio sozialaren balio erreala erakustea.

Azoka horren barruan landutako ekintzen bitartez, pertsona guztiei gonbita egin nahi zaie beren denbora librearen zati bat boluntario-lanetan eman dezaten. Boluntario-lan hori edozein adinarekin egin daiteke, sexua, egoera fisikoa nahiz prestakuntza edozein direla. Hori guztia, boluntarioen zeregin eraldatzailea indartuz, gizarte hobea eraikitzeko, ongizate-maila handiagoa izan dezan pertsona guztientzat.

“Eraiki mundu hobe bat, egin zaitez boluntario” goiburuarekin, 2019ko maiatzaren 4an, boluntarioekin lan egiten duten Gipuzkoako erakunde nagusiak elkartu dira, Bergarako Munibe Plazan: Afagi, Alboan, Aspace, Cáritas, Gurutze Gorria Gipuzkoa, DYA Gipuzkoa, Ekintza Bizi Berria, Izan Fundazioa, Haurralde Fundazioa, Hurkoa Fundazioa, Jatorkin, Kaebnai Europe Direct, Nagusilan, Mugarik Gabeko Paliatiboak, Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa, Elikagaien Bankua, Katxalin, Displasia Fibrosoaren Elkartea, Ndank-Ndank, Órcar Romero, Bubisher, Duintasuna eta San Joxepe Elkartea. Erakunde horiek erakutsi dute horietako bakoitzean boluntarioek zer lan egiten duten eta zer eragin sortzen duten beste pertsonen bizimodua hobetzeko.

Sareginez plataforma irabazi asmorik gabeko erakundeek osatzen dute. Gipuzkoan diharduten erakunde horietan, boluntarioek egiten dute lan, eta interes orokorreko eta sozialeko programak lantzen dituzte.

Plataformak honako hau du xede: gizartean boluntariotza sustatzea eta eginkizun horri prestigioa ematea, eta boluntarioen premia duten erakundeei babesa ematea beren jarduera gauza dezaten.