Una profesional de Hurkoa recibe la vacuna
2021/02/19

Gaur eguerdian, ‘Nuestra Señora de las Mercedes’ eguneko zentroko 20 profesionalek AstraZenecaren Covid-19aren aurkako lehen txerto-dosia jaso dute. Zentroko langile guztiek txertoa jartzeko nahia adierazi duten arren, 55 urtetik beherako profesionalek bakarrik parte hartu ahal izan dute. Bigarren dosiak, 10/12 asteko epean jasoko dituzte, osasun-agintariek adierazten duten bezala.

Hurkoako arduradunak pozik agertu dira pandemiaren aurkako borrokan eman duten urratsarekin, baina beren kezka nagusiak, txertoa plantillaren zati batentzat baino ez dela iritsi eta, batez ere, eguneko zentroko erabiltzaileei oraingoz txertorik jarri ez zaiela dira.