“Ntra. De las Mercedes” eguneko zentroa lurraldeko lehena izan zen profesionalei eta erabiltzaileei txertoa jartzen. Bi hilabete geroago, zentrora joaten diren pertsona guztiek eta 55 urtetik gorako profesionalek Covidari aurre egiteko jarraibide osoa jaso dute.
Hurkoaren Eguneko Zentroak 'normaltasun berri' bat berreskuratu du

Hurkoak arreta gune berri bat ireki du Tolosan

Hurkoaren helburuetako bat bere zerbitzuak laguntza eta arreta behar duten pertsonei hurbiltzea da. Testuinguru horretan, aurten espazio berri bat du Tolosan, hauskortasun-, mendekotasun- edo babesgabetasun-egoeran dauden adinekoei edo gaixotasun mentala dutenei laguntzeko. Hori da duela 30 urte baino gehiago Caritasen bultzadaz sortutako fundazio honek garatzen duen jarduera.
Hurkoak eguneko zentroan osatu du txertaketaren lehen fasea

Hurkoako 'Ntra Sra de las Mercedes eguneko zentroko 66 erabiltzaile eta langile Covid txertoaren lehen dosia jaso du gaur goizean. Horrela, joan den astean 55 urtetik beherako langileekin hasitako txertaketaren lehen faseari amaiera emango zaio. Kasu honetan, adinagatik, Pfizer-Biontech txertoa eman dute. Eguneko Zentro hau Donostiako Gros auzoan dago, eta Gipuzkoako lehenengoa da bertako profesionalen eta erabiltzaileen immunizazioa lantzen.
Hurkoako eguneko zentroa, Covid-19aren aurkako txertoa jaso duen lehen zentroa

Gaur eguerdian, ‘Nuestra Señora de las Mercedes’ eguneko zentroko 20 profesionalek AstraZenecaren Covid-19aren aurkako lehen txerto-dosia jaso dute. Zentroko langile guztiek txertoa jartzeko nahia adierazi duten arren, 55 urtetik beherako profesionalek bakarrik parte hartu ahal izan dute. Bigarren dosiak, 10/12 asteko epean jasoko dituzte, osasun-agintariek adierazten duten bezala.
Hurkoa: 6.000 lagunetik gora 30 urtean
Gipuzkoako Foru Aldundiak Hurkoa fundazioarekin sinatutako hitzarmena zabalduko du, babesgabetasun egoeran dauden pertsonen tutoretza zerbitzua hobetzen jarraitzeko
Hurkoak, beste erakunde batzuekin batera, hainbat ekimen proposatu ditu COVID-19 birusaren aurkako jarduketa soziosanitarioak hobetzeko

Mendekotasuna duten eta zaurgarritasun eta hauskortasun handiagoa izateko arriskua duten pertsonei laguntza ematea helburu duten gizarte-erakundeekin lotutako zazpi pertsonako talde batek hausnarketa-dokumentu bat aurkeztu du pandemiak kolektibo horri nola eragiten dion aztertzeko.
Hurkoa eta Adinkide elkarlanean arituko dira boluntario-sarearekin jende gehiagorengana iristeko

Hurkoako eguneko zentroak ateak zabaldu ditu berriro
Gure memoria berria

Hurkoa, 30 urte Gipuzkoako gizartearen zerbitzura

Hurkoa 1990ean sortu zen, hauskortasun-, mendekotasun- edo babesgabetasun-egoeran dauden adinekoen edo gaixotasun mentala dutenen arreta, babesa eta tutoretzaz arduratzeko.
Ordutik 30 urte igaro dira, eta 2.000 pertsona baino gehiago eta haien familiak artatu ditugu.
30. urteurren honetan, 19-kobidak eragindako pandemiaren ondorioz bizi dugun egoera anomaloak markatzen duen honetan, Hurkoak etorkizunarekiko dugun konpromisoa indartu nahi du, 30 urteko jardueraren esperientzian oinarrituta.