Fundazioak lekualdatzeetako segurtasuna eta erosotasuna areagotu ditu, eta, era berean, mantentze- eta konponketa-gastuak murriztu ditu.
Mikrobus bat erosi du Hurkoak Kutxaren Gizarte Ekintzaren laguntza ekonomikoarekin; horri esker, hobetu egin du Donostiako Nuestra Señora de las Mercedes eguneko zentroan fundazioak mendekotasuna duten pertsona helduei ematen dien zerbitzua. Ibilgailu horri esker, lekualdatzeetako segurtasuna eta erosotasuna areagotuko ditu fundazioak, eta, era berean, mantentze-gastuak murriztuko ditu.