Hurkoako eguneko zentroak ateak zabaldu ditu berriro

El Centro de Día en ETB
2020/08/04
Gipuzkoako eguneko zentroetako zerbitzua uztailaren 18an eten zuten behin-behinean, "Osasun agintarien gomendioz". Atzo, abuztuak 3, zentro horietako gehienek ateak ireki dituzte berriro, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aginduei jarraituz.
"Ntra. Sra. De las Mercedes "Eguneko zentroa bere ohiko jarduerari berrekin dio, higiene- eta osasun-arloko neurri zorrotzenei jarraituz, erabiltzaileen, haien familien eta zentroan lan egiten duten talde profesionalen osasuna zaintzeko.
"Ntra.

Gure memoria berria

2020/07/29
Gure memoria-aldizkariaren ale berriak ibilbide orokorra eskaintzen du Hurkoak azken hilabeteetan garatu dituen jarduera garrantzitsuenetako batzuetan, eta, horrez gain, adinekoen zaintzan eragiten duten hainbat arlotan lan egiten duten adituen eta gizarte-eragileen ahotsa eta esperientzia ere baditu.

Hurkoa, 30 urte Gipuzkoako gizartearen zerbitzura

Logo Hurkoa 30 Aniversario
2020/05/25

Hurkoa 1990ean sortu zen, hauskortasun-, mendekotasun- edo babesgabetasun-egoeran dauden adinekoen edo gaixotasun mentala dutenen arreta, babesa eta tutoretzaz arduratzeko.

Ordutik 30 urte igaro dira, eta 2.000 pertsona baino gehiago eta haien familiak artatu ditugu.

30. urteurren honetan, 19-kobidak eragindako pandemiaren ondorioz bizi dugun egoera anomaloak markatzen duen honetan, Hurkoak etorkizunarekiko dugun konpromisoa indartu nahi du, 30 urteko jardueraren esperientzian oinarrituta.

Real Sociedad taldeak, Hurkoaren jarduera babesten du CoronaVida ekimen solidarioaren bidez

La Real Sociedad apoya a Hurkoa
2020/03/21

Real Sociedadeko jokalari talde guztiak eta bere staffak, gure gizartea bizitzen ari den larrialdi egoeraren aurrean, CoronaVida ekimenarekin bat egiten dute, Gipuzkoan Hurkoak egiten duen gizarte lana bultzatzen laguntzeko, batez ere coronavirusaren krisia dela eta bizitzen ari geran une latz hauetan.

Hurkoaren kalkuluen arabera, Gipuzkoan ia 5.000 dira hauskortasun-egoeran dauden 65 urtetik gorako pertsonak

Rueda de prensa de presentación del Informe de Fragilidad
2020/03/05

Bakarrik bizi diren 65 urtetik gorako pertsonen hauskortasunari buruzko azterketa bat egin du 

Azkoitiko 65 urtetik gorako pertsonek positiboki baloratu dute euren bizi-kalitatea

Participantes en la rueda de prensa
2020/01/28

Gipuzkoa biztanleriaren zahartze progresiboari aurre egin beharrean aurkitzen da: biztanleen %22ak 65 urte edo gehiago ditu eta %11k 75 urte gaindituta ditu. Azkoitian aipatu kopuruak baxuagoak dira. Bizilagunen %19,1ak 65 urte edo gehiago ditu eta %9,8ak 75 urte beteta ditu. Hurkoa Fundazioak, Udalarekin eta Adinberri Fundazioarekin elkarlanean, adin nagusikoen artean dagoen hauskortasun eta ahultasuna aztertu ditu euren egoera erreala eta behar sozialak ezagutzeko asmoz, ondoren pertsona horien bizi-kalitatea hobetzeko.

Bakardadeaz elkarrizketa

Diálogo sobre la soledad
2019/11/18

Datorren abenduaren 3an, Hurkoak bakardadearen inguruan eta pertsonen zahartzaroan duen eragina arrisku-faktore gisa elkarrizketa antolatu du.

Ekitaldia, José Félix Martí Masso, Aubixa Fundazioko presidentea, eta Blanca Morera psikiatra, bioetikan adituaren arteko elkarrizketa irekia izango da. 

Bakoitzaren ikuspegi eta esperientziatik, biak adituak, bakardade egoeran pertsonen zahartzaroan dauden hainbat kontzientzietaz arituko dira.

Persona, arretaren erdigunea

Jose Ezquerra
2019/11/10

Tradizioz, uniformetasuna zen adinekoen zentroetan ematen zen laguntzaren ezaugarria, asistentzia-planteamendua abiapuntu hartuta. Laguntza jasotzen zuten pertsonen ongizatea zaintzen zuen, baina ez zituen aintzat hartzen pertsona bakoitzaren gustuak, lehentasunak, eta abar.

Hurkoa arreta pertsonalizatuago baterantz

Hurkoa avanza  hacia una atención más personalizada
2019/10/09

Nuestra Señora de las Mercedes eguneko zentroa aurrera egiten ari da, arian-arian, Pertsona Ardatz hartzen duen Arreta Integraleko eredua ezartzen. Horretarako, Hurkoako profesionalak beren buruak prestatzen ari dira eta aldi berean, erabiltzaileak, horien familiartekoak, boluntarioak... sentsibilizatzen. Arreta-eredu horren arrakastak guztion esku-hartzea eskatzen du egin beharreko aldaketak egingo badira.

Hurkoak Alzheimerra duten pertsonei laguntzeko zerbitzuei buruzko hitzaldi batean hartu du parte Tolosan

Hurkoa participa en Tolosa en una charla sobre servicios de apoyo a personas con Alzheimer
2019/09/18

Buru Bihotzez elkarteak Alzheimerra duten pertsonen zaintzaileentzako sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekimen berri batean parte hartzeko gonbita egin dio Hurkoari.

Gaixotasun horrek gero eta pertsona gehiagori eragiten die, baina baita haien zaintzaile eta familiei ere. Gipuzkoan 12.000 pertsonak dute Alzheimerra, eta, ikerketa nagusien arabera, 2050ean kopuru hori hirukoiztu egingo da.