Ekimena Bergarako Udalak antolatu du Sareginez boluntariotza erakundeen sarearekin batera. Honako helburu hau du: boluntariotza herritarrei hurbiltzea, eta boluntarioek betetzen duten funtzio sozialaren balio erreala erakustea.
Hurkoak Boluntariotza Azokan parte hartu du, Bergaran

Hurkoak ekintza koordinatuak proposatu ditu hauskortasun-egoeran dauden pertsonentzat

Hurkoak Euskadiko hauskortasunari buruzko ikerketa bat aurkeztu du gaur goizean Donostian. Egoera horrek mendekotasunaren edo desgaitasunaren aurreko egoeran dauden pertsona askori eragiten die, eta pertsona horiek konpainia eta laguntza behar dute. Pertsona horiek bizi duen errealitate “ikusezinak” tratu txarrak edo desegokiak eragin ditzake.
Azkoitiak pertsona nagusien hauskortasuna aztertuko du, haien bizi-kalitatea hobetzeko

Hurkoa Fundazioak, Azkoitiko Udalarekin eta Adinberri Fundazioarekin elkarlanean, bakarrik edo bikotearekin bizi diren 65 urtetik gorakoen artean dagoen hauskortasuna eta ahultasuna aztertuko ditu. Helburua da bizi duten egoera eta dituzten behar sozialak ezagutzea, haien bizi-kalitatea hobetzen lagundu ahal izateko.
Hurkoa, Borondatezko Lanaren Nazioarteko Egunean

Hurkoak parte hartu du Borondatezko Lanaren Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako ekitaldietan. “Borondatezko lana erein” goiburupean, borondatezko pertsona asko biltzen dituzten zenbait gizarte-erakunde Donostiako Gipuzkoa Plazan batu ziren “Borondatezko lanaren Zuhaitzaren” inguruan, bertan mezuak eskegitzeko. Halaber, jardunaldian zehar haziak eman zitzaizkien ekintzetara hurbildu ziren guztiei, gero erein zitzaten. Ekintza horrek borondatezko lanean ereiten diren haziek gizartearentzat duten onura sinbolizatu nahi izan zuen.
Hurkoak Euskaraldiarekin bat egiten du
Euskaraldiak euskaraz hitz egin eta ulertzen duten herritarron arteko harremanetan hizkuntza ohiturak aldatzea du helburu, baita era guztietako erakundeak, euskarazko hizkuntza praktikak babesteko neurriak hartzera bultzatzea ere. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, “11 egun euskaraz” lelopean egiten ari da lehenengo Euskaraldia. Euskaraz hitz egin edo ulertzeko gai diren pertsonei beren ohiko harreman sareetan euskaraz aritzeko gonbitea egin da, inertziak apurtu eta euskarazko hizkuntza praktikak bultzatzeko helburuz.
Hurkoak aurkezten du bere Memoria

Argitalpen honetako orrialdeetan azken hilabete hauetan aurrera eraman ditugun ekintza nagusiak jasotzen dira, baina gure gizarte lana sendotzen eta hobetzen laguntzen duten beste eduki batzuk ere gehitu ditugu; ideia berriak eta beste esperientzia batzuk. Hau guztia adineko eta/edo buruko gaixotasuna duten pertsonen hauskortasun, mendekotasun eta babesgabetasun egoera eta dituzten beharren inguruko sentsibilizazio soziala sustatzeko helburuarekin.
Gipuzkoako farmaziek bat egin dute Hurkoak egoera zaurgarrian dauden pertsonak artatzeko duen programarekin

Hurkoa gaur egun Irunen eta Azkoitian proiektu bat garatzen ari da hauskortasun egoeran dauden pertsonak identifikatu eta artatzeko -batez ere adinekoak-, gizarte-sarerik ez izan eta eguneroko bizitzako jardueretarako laguntza behar dutenak identifikatzeko.
Irunen hauskortasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko Hurkoak garatutako plan pilotuaren balantze positiboa

18 lagunek parte hartu dute esperientzia horretan, urtebetez.
%87,5ek dio erabat prest dagoela programarekin jarraitzeko.
Hurkoa eta Udala elkarlanean aritu dira urtebetez hauskortasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko plan pilotu batean.
Azkoitiak Hurkoa babesten du bere egoitza berriaren irikieran

Hurkoak Azkoitira dakartza hauskortasun egoeran edo babes beharrean dauden pertsonentzat arreta programak
