Hemendik gutxira beteko dira bi urte ituna egin genuenetik; itunaren arabera elkarrekin adostutako bideak erabiliko ditugu erabiltzaileei laguntza eskaintzeko orduan.
Hurkoaren babespean dagoen norbaitek Gizaideren erabiltzaile izatea nahi izan duelako edota Gizaideren erabiltzaileak Hurkoaren babespean egotea aukeratu, erakunde biek eskaintzen diete laguntza, epe berean, buru gaisotasunak dituztenei edo gizartean baztertuak izateko arriskuan daudenei.