Esku-hartzea behar duten kasuak zehazteaz gain, helburuak, kasuen detekziorako metodologia, larritasun maila adosteko modua eta jarduteko moduak jasoko dira.
Hurkoa Fundazioko presidente Jose Luis de la Cuesta jaunak eta Pasaiako Udaleko alkate Amaia Agirregabiriak jarduteko protokoloa sinatu zuten atzo, hauskortasun eta mendekotasun egoeran dauden pasaitarrak zaintzeko eta babesteko.