Fundazioak espazio bat ireki du Facebooken; Interneten komunikazio-kanal berri bat edukitzea da helburua, herritar guztiek parte har dezaten.
Hurkoa sare sozialetan dago, dagoeneko. Iaz web-orri berritua abian jarri zuenetik, ekimen berri honen bidez urrats bat egingo du helburu hau lortzeko bidean: erreferentziazko informazio-iturri bihurtzea, egoera ahulean, mendekotasun-egoeran edo babesik gabe dauden adineko pertsonei eta/edo buruko gaixotasunen bat dutenei eman beharreko arreta, babes eta tutoretzaren eremuan.