Hurkoa apuesta por una atención preventiva a personas en situación de fragilidad y/o riesgo.

Objetivo: Proporcionar a las personas en situación de fragilidad, un seguimiento y apoyo personal, defendiendo sus derechos e intereses y teniendo en cuenta sus valores y deseos.

El perfil de estas personas puede definirse como: Personas mayores, solas, sin apoyo familiar, con problemas de salud y/o dependencia con ciertas limitaciones para organizar y gestionar sus necesidades y recurso.

Servicios que ofrece:

  • Asesoramiento y orientación en el proceso de elaboración de documentos preventivos, en los que puedan expresar sus deseos, valores y decisiones, en relación con la organización de su atención médica, cuidados personales, administración de bienes, etc. Hurkoa se ofrece como posible representante en caso de necesidad.
  • Acompañamiento en gestiones complejas, toma de decisiones, ingresos hospitalarios, consultas médicas.
  • Apoyo en gestión de recursos y organización de sus cuidados personales.
  • Seguimiento y apoyo personalizado.

Hauskortasun-sindromeari buruz egin diren azken ikerketek honela azaltzen dute hauskortasun-egoera hori: zahartze-prozesu natural bat, pertsona kalteberatasun-egoeran eta narriadura kognitiboa eta, ondorioz, mendekotasuna izateko arrisku larrian jartzen duena. Azken finean, gora egiten ari da gaixotasun akutuen, erorketen, desgaitasunaren, eta gizarte- eta asistentzia-baldintzatzaileen aurreko kalteberatasuna.

Horregatik, ezinbestekoa da diagnostikoa eta esku-hartzea garaiz egitea; hala, adineko pertsonentzako arretaren ardatz nagusi bihurtzen da.

Hurkoak hauskortasunari buruzko azterketa sakona egin du, hura baita, hain zuzen, gizarte-ongizateko politiken esparruko erronka nagusietako bat.

Hauskortasun-egoeran dauden pertsonei segimendu eta laguntza pertsonala ematea, haien eskubideak eta interesak defendatzea eta haien balioak eta nahiak kontuan hartzea.

Hauskortasun-egoeran dauden pertsonen profila hau da: adineko pertsona bat, bakarrik bizi dena familia-laguntzarik gabe, osasun- edo mendekotasun-arazoak dituena eta nolabaiteko mugak dituena bere beharrak eta baliabideak antolatzeko eta kudeatzeko.

Hauskortasun-egoeran dauden pertsonei laguntzeko dugun egitekoa alderdi hauek zehazten dute:

  • Aholkularitza eta orientazioa ematea prebentzio-dokumentuak egitean; dokumentu horietan beren nahiak, balioak eta erabakiak adierazi ahal izango dituzte haien arreta medikoaren, zainketa pertsonalen, ondasunen kudeaketaren eta abarren antolaketari dagokionez. Hurkoak ordezkari izateko aurkezten du bere burua, halakorik behar izanez gero.
  • Izapide konplexuak egiten, erabakiak hartzen, eta ospitaleratzeetan eta mediku-kontsultetan laguntzea.
  • Baliabideak kudeatzen eta zainketa pertsonalak antolatzen laguntzea.
  • Segimendu eta laguntza pertsonalizatua ematea.

 

Programa pilotua Irunen

Hurkoa hauskortasun-egoeran dauden adineko pertsonen arretarako proiektu aitzindari bat garatzen ari da Irunen. Proiektu horren helburua da gizarte- baliabide eta -zerbitzuak iristen ez zaizkien pertsona hauskarrak identifikatzea, haien ongizateari laguntzeko eta narriadura-egoerak prebenitzeko.

Esperientzia pilotu horren ondorioak 2017. urtearen amaieran jakingo dira, eta hauskortasun-egoerei erantzuteko plan integralean sartuko dira. Plan horren helburua babesgabetasun-egoerak ahal bezain laster detektatzea da, haien eskubideak eta interesak babesteko familia- eta gizarte-ingurunerik ez duten pertsonenganako gehiegikeriak edo tratu desegokia prebenitzeko eta saihesteko. 

Programa pilotu hori beren etxean familia-laguntza eraginkorrik gabe eta hauskortasun-egoeran bizi diren 68 urtetik gorako pertsonentzat da, betiere pertsona horiek esku-hartze bat behar badute beren ongizatea errazteko eta autonomia pertsonala sustatzeko, beren beharrei erantzuteko eta arrisku- eta babesgabetasun-egoerak, tratu txarrak eta bazterkeria prebenitzeko.