Hurkoaren izateko arrazoia hauskortasun-, mendekotasun- edo babesgabetasun-egoeran dauden adineko pertsonen edo gaixotasun mentalak dituztenen eskubideak eta bizi-kalitatea defendatzea da.

Orientazio eta aholkularitza espezializatuak ematen ditugu, kasu bakoitzaren jarraipen pertsonalizatua egiten dugu, eta, tutoretza gauzatzen dugun egoeretan, tutoretzapeko pertsonen behar pertsonalak eta ondare-beharrak zaintzen ditugu, haien onurarako jokatuz beti.

Gizartearekiko dugun konpromisoak, gainera, Hurkoaren funtzio soziala betetzeko ezinbestekoak diren hainbat ekimen garatzera garamatza. Funtzio sozial hori honako hauek osatzen dute:

  • "Nuestra Señora de las Mercedes" eguneko zentroan adineko pertsonei arreta ematea.
  • Biztanleriaren zati handi bati eragiten dioten egoeren aurrean gizartearen sentsibilizazioa sustatzea.
  • Senitartekoei eta gizarte- eta osasun-arloko profesionalei babesa eta aholkularitza ematea.
  • Babesgabetasun- eta abandonu-egoerak salatzea.
  • Boluntarioak diziplinarteko taldeetan integratzea.
  • Beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzea gure xedea garatzeko.