Skip to main content
Imagen
nagusilan
19, Maiatza 30

Hurkoa eta Nagusilan boluntariotzaren lana areagotzeko elkarlanean arituko dira

Hauskortasun, mendekotasun edo ezgaitasun egoeran dauden pertsonen kopurua gehitzen joateak,  boluntariotzaren aktibitatea gero eta beharrezkoagoa egiten du, pertsona hoiek behar dituzten babes sozial eta afektiboa sustatu ahal izateko.  Gizarte aldaketek eta biztanleriaren zahartzeak, bakardadearen laguntasunean, irteera eta ibilaldietan, animazioan eta abarretan, boluntarioek burutzen duten lanari garrantzi haundia ematen diote. 

Testuinguru honetan, Hurkoak eta Nagusilanek elkarlanerako hitzarmen bat sinatzea erabaki dute, bi erakundeen ahalmen eta gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko, hauskortasun, mendekotasun edo ezgaitasuna duten pertsonak babesteko arloetan. helburu amankomun eta osagarriak dituzten erakundeak izanik.

Erakunde biek boluntariotza sare zabala dute. Hala ere, Hurkoak nabaritu duen asistentzi eskaeraren gorakadak, bere sarea indartzea beharrezkoa egiten du, beharrizan kopuru haundiagoari arreta eman ahal izateko. Zentsu horretan, Nagusilanek Gipuzkoako lurraldean zehar sakabanaturiko boluntario sare zabala du, Hurkoaren egitekoa osatu eta eskaera asistentzialaren arreta optimizatu dezakeena, babesgabetasun egoeran dauden pertsona kopuru haundienari arreta emateko helburuarekin.  Asistencial/laguntza 

Hurkoak Gipuzkoako lurraldean dauden laguntza eskaerak definituko ditu, Nagusilanen boluntariotzaren babes beharrizana dutenak, arreta eman beharreko pertsona kopurua, beraien ezaugarriak eta erabiltzaile bakoitzaren profila zehaztuz. Horretarako erakunde bien arteko koordinazio protokolo bat adostuko da, Nagusilanek pertsona boluntarioen izendapenen bidez, babes zerbitzuaren eskaintzan laguntzea ahalbideratuko duena. 

Nagusilaneko boluntariotzak, Hurkoak antolatutako formakuntzatan parte hartu ahal izango du, eta baita eskainitako babes zerbitzuetako beharrizanak  aztertu eta hobetzeko egiten diren barrutietako bileretan.

Bi erakundeen arteko elkarlan hitzarmena Jose Luis de la Cuesta,  Hurkoako presidentea eta Jose Luis Elosua, Nagusilaneko presidenteak sinatu dute. Biak bat egin dute, elkarlan honen balio eta eraginean, bai pertsona erabiltzaileengan, eta baita gizartean ere, pertsona nagusi hauskor eta menpekoen laguntza prozesuetan boluntariotzak burutzen duen lanaren onuraz irabazten ateratzan dena.

Nagusilan 1995ean jaio zen desiatu gabeko bakardade egoeran dauden pertsona nagusiei lagun egiteko. Harrezkero zahartze aktiboan laguntza lan haundia burutu du, konpromezu solidarioaren bidez gizarte eta babez afektiboko beharrizanei aurre eginez.

Hurkoa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, 1990.urtean Donostiako Elizbarrutiko Caritasen ekimenez sortua, hauskortasun, mendekotasun edo babesgabetasun egoeran dauden adineko pertsonei edo buruko gaixotasuna dutenei arreta eman, tutoretza egikaritu eta beraien eskubideak defendatzeko, eta hori diziplinarteko taldeetan integraturiko langile eta boluntarioek burututako arretaren bidez eta bere misioaren garapenean beste erakunde batzuekin elkarlanean. 

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat