Skip to main content

Hurkoa eta Gizaide buruko-gaisotasuna duten pertsonen gizarteratzeko, bi urtez elkarrekin lanetan ari diren bi erakunde

Hurkoaren babespean dagoen norbaitek Gizaideren erabiltzaile izatea nahi izan duelako edota Gizaideren erabiltzaileak Hurkoaren babespean egotea aukeratu, erakunde biek eskaintzen diete laguntza, epe berean, buru gaisotasunak dituztenei edo gizartean baztertuak izateko arriskuan daudenei. Bizitza-kalitatea ziurtatzeko eta egoki gizarteratuak izan daitezen lortzeko asmoz, Hurkoak eta GizaidekK erabateko adostasunez jokatu ahal izateko eta ekintza bateratuak eraginkorragoak izan daitezen, itun bat egitea onartu dute.

Gaixotasun mentala duten pertsonen arretari buruzko”udako- ikastaroa” antolatzen du Hurkoak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikaren Sailarekin eta Sargi elkartearekin batera, Hurkoak, “Babesik gabe geratzeko arriskuan dauden gaixotasun mentala duten pertsonen arreta”ri buruzko udako ikastaroa antolatu du. Bertan itzal handiko hizlariek esku hartuko dute, hala nola Giza Politikarako Saileko Aldun den Ander Rodriguezek, Iñigo Lamarka Arartekoak; Lehengoratze Psikosozialerako Espainia mailako Elkarteko Federakuntzaren zuzendari den José Juan Uriartek; Unibertsitate Complutenseko Psikologi Fakultatean, Psikologia Klinikoaren saileko buru den Manuel Muñozek. Ikastaroaren helburua gogo-mugatuen taldekoek bere egunerokotasuna benetan nola bizi duten jakinaraztea da eta, era berean, haiengan eragin ditzaketen irtenbide ezberdinak aztertzea.

Gipuzkoan buru-gaixotasunak dituzten pertsonak ezgaitzeko prozesuak erabakiko dituen epaitegi espezializatu bat sortzeko eskatu du Hurkoak

Ezgaitzeen, tutoretzen eta borondatezkoak ez diren barneratze-kasuen prozesuak luzatu egiten direla ohartarazi du Hurkoak, eta irizpideak ez direla beti berdinak izaten. Lehen-auzialdiko Donostiako 6. epaitegia gainerako gai zibiletatik libratzearen alde ageri da Fundazioa.

Gipuzkoan tramitatzen diren ezgaitasuneko, tutoretzako eta borondatezkoak ez diren barneratze-kasuetako prozesuak baloratuko dituen epaitegi espezializatu bat sortzeko eskatzen du Hurkoa Fundazioak; izan ere, gero eta gehiago dira buru-gaixotasunak dituzten pertsonak, ezgaitze-prozesuak azkar aztertu beharrekoak izaten dira, auzitegien sententziek pertsonen unean uneko egoerara egokitu behar dute, eta, gaur egun, kasuen jarraipena nahiko urria da.Fundazioak uste du egoerari aurre egiteko beste aukera egoki bat dela izaera horretakoak ez diren gainerako gai zibiletatik libratzea lehen-auzialdiko Donostiako 6. epaitegia, gai horretan espezializatutako epaitegi bakarra.

Subscribe to Buruko gaixotasunak

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat