Skip to main content

Nuestra Sra. de las Mercedes Eguneko zentroa erreferentzia da Gipuzkoan mendekotasun-egoeran dauden adineko pertsonen zaintzan. Azken 30 urteetan, etengabe sartu ditugu modu eta zerbitzurik aurreratuenak zentrora etortzen diren pertsonen eta haien senitartekoen bizi-kalitatea hobetzeko.

Arreta pertsonalizatua eskaintzen dugu erabiltzaile bakoitzaren beharrei erantzuteko, eta bereziki zaintzen ditugu alderdi fisikoak, emozionalak, kognitiboak eta sozialak. Egoitzak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin itundutako 62 leku ditu.

 

Liburuxka deskargatu
  • Mendekotasun-egoeran dauden adineko pertsonen eta haiek zaintzen dituzten senitartekoen bizi-kalitatea hobetzea.
  • Bakoitza bere ingurunean egon dadin laguntzea.
  • Zainketen jarraipena erraztea.
  • Lanegunetako arreta, 9:00etatik 19:00etara.
  • Jaiegunetako arreta, 9:30etik 19:00etara.
  • Harrera eta informazioa.
  • Familientzako laguntza.
  • Balorazio osoa.
  • Garraio egokitua.
  • Higiene pertsonaleko zainketak eta arropa garbitzea.
  • Erizaintzako oinarrizko zerbitzuak.
  • Fisioterapia.
  • Podologia.
  • Ile-apainketa.
  • Jarraitua: astelehenetik igandera.
  • Lan-astea: astelehenetik ostiralera.
  • Sendian: asteburu eta jaiegunetan.
  • Jarraitua, egoitza-aldaketarekin: asteburuan eta jaiegunetan zentroan, eta astelehenetik ostiralera beste eguneko zentro batean.
  • Psikomotrizitatea.
  • Estimulazio kognitiboko programa, psikoestimulazioa mendekotasun handia dutenentzat, eta oroimen-lantegia.
  • Laborterapia eta eskulanak.
  • Musika-terapia, kantu-lantegia, ibilaldiak musikarekin.
  • Animazio soziokulturaleko programak, ludoteka, festak, irteerak.
  • Erlijio-programa.