Skip to main content

Hauskortasuna zahartze naturaleko prozesu bat da, eta pertsona zaurgarritasun-egoeran eta mendekotasun-egoeran eragin dezakeen narriadura funtzionala garatzeko arriskuan jartzen du.

Azken batean, gaixotasun larrien, erorikoen, desgaitasuneen, baldintzatzaile sozialen eta asistentzialen aurreko zaurgarritasuna areagotu egiten da. Funtsezkoa da diagnistikoa eta esku-hartze goiztiarra egitea, eta, horrela, adinekoei arreta emateko ardatz nagusietako bat bihurtzen da.

 

Hauskor programa

Hauskor programa Hurkoak garatutako ekimena da, hauskortasun egoeran dauden adinekoei arreta emateko. Oro har, etxean bakarrik bizi dira pertsona hauek, baina gizarte-laguntza behar dute beren beharrizan batzuk asetzeko. Programa honek auzoan eta etxean bertan bizitzen jarraitu nahi duten pertsona horien bizi-kalitatea hobetzeko erronkari erantzuten dio.

Gaur egun, Hurkoak Pasaian eta Azkoitian kudeatzen du programa hau, bertako udalekin elkarlanean.

Programak udaletako Gizarte Zerbitzuekin, erreferente diren gizarte-langileekin eta esku-hartze prozesuetan pertsonarekin elkarreraginean aritzen diren beste erakunde batzuekin koordinatuta lan egitearen aldeko apustua egiten du. Sareko lan hori funtsezkoa da, eta koherentzia ematen du arreta- eta zaintza-ibilbideetan.

Helburuak

  • Hauskortasun sozialeko egoeran dauden adineko pertsonei arreta ematea, gizarte-laguntza eta hurbileko zaintza eskainiz, beren gizarte-beharrak asetzeko, haien garapen autonomoa erraztuz eta bizi-baldintzak eta-kalitatea hobetuz.
  • Hauskortasun egoeran dauden adineko pertsonen sare sozial eta komunita-rioa indartzea, gizarte- eta komunitate-bizitzan parte hartzea sustatuz, per-tsonak bere ingurunearekin duen lotura erraztuz eta harremanak egitera bul-tzatuz.
  • Hauskortasun egoerak detektatzeko Erkidegoko sarea aktibatzea: hauskorta-sun egoeran dauden pertsonak detektatzeko eta sentsibilizazio lana egiteko, erkidegoko beste eragile batzuekin batera.
  • Adineko pertsonei laguntzeko prebentzio ikuspegia bultzatzea, mendekota-sunaren aurreko egoera kontuan hartuta, beren ingurunean bizitza garatzen jarrai dezaten eta beren bizi-proiektua aurrera eraman dezaten.
Hauskortasun soziala neurtzeko tresna

BaTuran

Hurkoak, Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean, BaTuran garatu du, adinekoen hauskortasun sozialeko maila baloratzeko tresna informatikoa.Gizarte-laneko profesionalen gizarte-diagnostikoak egiteko eta, hala badagokio, hauskortasunaren arloko gizarte-esku-hartzeak planifikatzeko baliagarria izan nahi du. Azken helburua pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzea da.

Tresna honek banaka baloratzen du etxean bizi diren 65 urtetik gorako pertsonen hauskortasun soziala, baldin eta mendekotasunari dagokionez muga larririk ez badute eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko. Aztertzen dituen dimentsioek hauskortasunaren funtsezko lau alderdiri erantzuten diete: eguneroko bizitzako jarduera instrumentalak, sare sozialak eta parte-hartze soziala, bizi-proiektua eta testuingurua.

Tresna hau gizarte-lanaren arloko profesionalentzat egokia da eta doan eskaintzen da ondorengo formulario bete ondoren.

 

Zure eskubideak erabiltzea: Fitxategi horretan jasotako datu pertsonalak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango duzu. Horretarako, fitxategi horren arduradunarengana jo behar duzu, honako bi modu hauetako baten bidez: Morlans paseal. 13 behea 20009 DONOSTIA helbidera zuzendu behar duzu, edo mezu elektroniko bat igorri helbidera. dpo@hurkoa.eus