Skip to main content
Imagen
Evento 35 Aniversario de Hurkoa
25, November 20

Hurkoak bere 35. urteurrena ospatuko du akonpainamenduaren balioa eta autonomia pertsonala aldarrikatuz

Hurkoaren 35. urteurrenak boluntarioak, profesionalak, erakundeetako ordezkariak eta erakundearekin lotura duten pertsonak bildu zituen azaroaren 20an. Zaurgarritasun edo desgaitasun egoeran dauden pertsonen babesaren, duintasunaren eta autonomiaren garrantzia aitortzeko jardunaldia.
 

Marta Alvarez de Arcaya Hurkoako presidenteak irekiera ekitaldian azpimarratu zuenez, «35 urte hauetan, erakundeak lan egin du desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonak duintasunez eta segurtasunez bizi ahal izan daitezen, eta haien familiek lasaitasuna izan dezaten».
Ekitaldian José Ángel Martínez Sanchiz Notariotzaren Kontseilu Nagusiko presidenteak hartu zuen parte, eta “Desgaitasunerako borondatezko laguntzak” gaiari buruz hitz egin zuen. Martinez Sanchizek azpimarratu zuenez, «bereziki baliagarriak dira adinekoentzat edo narriadura kognitibo hasiberria dutenentzat, familia gatazkak prebenitzen laguntzen dutelako eta erabiltzailearen autonomia babesten dutelako».
Ekitaldiko unerik esanguratsuenetako bat Urrezko H aitortzak ematea izan zen. Horien bidez, Hurkoak bere jarduerarekiko konpromisoagatik nabarmendu diren pertsonak eta erakundeak bereizten ditu. Oraingoan, David Mayorrek, Estatuko Fiskaltza Nagusiko Desgaitasun eta Adinekoen Unitateko fiskalak, eta Javier Zubizarretak, Azkoitiko alkate ohiak, jaso zuten Urrezko H hau.
Beste pertsona batzuek ere jaso zuten Hurkoaren aitorpena, hasieratik entitatearekin izandako lankidetzagatik. José Mª Segura Hurkoako lehen lehendakaria hil ondoren, haren alaba Blanca Segura, Evelia Cantera eta Marta Álvarez de Arcayaren eskutik.
Sortu zenetik, Hurkoak 10.000 pertsona baino gehiagori lagundu die Gipuzkoan, eta ibilbide horrek agerian uzten du oso garrantzitsua dela eskubideak, autonomia eta ongizatea bermatuko dituzten babes eredu integralak izatea, eta mendekotasuna duen pertsonarengan oinarritutako arreta 
Zahartzen ari den eta zaintza-behar handiagoak dituen testuinguru batean, erakundeak berretsi egiten du gizarte bidezkoagoa, babesleagoa eta gehien behar dutenei arreta emango diena eraikitzeko konpromisoa.