Skip to main content

Modu asko daude Hurkoan garatzen dugun gizarte-ekintza babesteko. Mendekotasun- edo hauskortasun-egoeran dauden adinekoak artatzeko premia gero eta handiagoa da. Gure bizi-itxaropena handiagoa da, eta inguruan adineko pertsona gero eta gehiago ditugu, eta haien egoera gero eta hauskorragoa da.

Horregatik, urtez urte, gero eta baliabide ekonomiko gehiago behar ditugu, gure gizarte ekintzaren inguruan sortzen diren premia berriei erantzuteko. Ezin ditugu adineko pertsonak bakarrik utzi.

 

Dohaintzak

Dohaintza guztiak dira ongi etorriak. Edozein laguntza ekonomiko beharrezkoa da premia duten pertsonei arreta eman ahal izateko. Hurkoan elkartasunaren boterean sinesten dugu.

Helbideratutako ekarpenak

Eskaera egin

Transferentziak

Zure dohaintza egin dezakezu, bi kontu korronte hauetako batean nahi duzun zenbatekoa sartuta:

Jarri gurekin harremanetan eta esango dizugu nola egin!.

Harremanetan jarri

Bizum 08843

Bizum aplikazio mugikorra erabiliz dohaintzak unean bertan egiteko aukera eskaintzen du Hurkoak. Zure laguntzarekin, gure proiektu eta programak mantentzen jarraitu ahal izango dugu, premia gehien duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.

Prozesua oso erraza da:

Ireki Bizum aplikazioa: zure bankuko aplikaziotik, Bizum atala ireki eta 'Egin dohaintza' aukera edo antzekoa hautatu.

GKE kodea: sartu GKEaren 5 digituak; gure kasuan, kode hori 08843 da. Hautatu Kopurua: idatzi dohaintzan eman nahi duzun diru-kopurua eta dirua berehala iritsiko da Hurkoaren kontura, gure lana babesteko.

Legatuak

Hurkoaren lanari laguntzeko beste modu bat legatu bat uztea da, luzaroan iraungo baitu. Zure legatuak pertsona askoren bizitza alda dezake.

Zuretzat garrantzitsuak diren kausetan duzun konpromisoak luzaroan iraungo duela bermatzeko modu erraza da legatu bat egitea. Horretarako hau egin behar da: testamentuan legatua jasota utzi. Horrek ez du kalterik sortuko jaraunsleen eskubideetan eta gainera, etorkizunean, legatu horrekin egiten den guztia zure borondatearen araberakoa dela bermatzen da.

Hurkoari legatu bat egin nahi badiozu, jar zaitez gurekin harremanetan. Atsegin handik emango dizugu informazio gehiago, eta legatua egiteko prozesuan lagunduko dizugu. Zure laguntzarekin etorkizun itxaropentsuagoa eraiki dezakegu.

Eskerrik asko zure legatuarekin solidarioa eta eskuzabala izateagatik!.

Harremanetan jarri

Gure finantziazioa

Hurkoa irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, eta bi fundazioren bidez gauzatzen du bere egitekoa, antolaketa- eta eraginkortasun-arrazoiak direla eta: Hurkoa eta Hurkoa Zainduz. Biek estrategia, konpromiso, ikuspegi, xede eta balio berak dituzte, baina haietako bakoitzak jarduera-eremu zehatz bat du. Hurkoak tutoretzari eta hauskortasunari dagozkion jarduerak gauzatzen ditu batez ere; Hurkoa Zainduz fundazioa mendekotasunak dituzten adineko pertsonen arretan espezializatua dago, eta “Nuestra Señora de las Mercedes” Eguneko Zentroaren kudeaketaz arduratzen da.

Gardentasuna eta kudeaketa-jardunbide egokiak funtsezkoak dira Hurkoaren pareko erakunde baten jarduera azaltzeko orduan.

Gure finantziazio-bide nagusia administrazio publikoekin ditugun lankidetza-hitzarmenak eta erakunde pribatuek, enpresek eta partikularrek egiten dizkiguten dohaintzak dira. Haien babesa eta konfiantza ezinbestekoak dira gure jarduera gauzatzen jarraitu ahal izateko..

Zerga-arinketa

Gure jarduera lehentasunezkotzat jo du Gipuzkoako Foru Aldundiak gizarte-zerbitzuen alorrean. Horregatik, ekarpen ekonomikoren bat egiten diguten pertsonek edo erakundeek Hurkoaren lanari laguntzeko emandako zenbatekoa desgraba dezakete.

Gure kontuak

Hurkoa

Gure kontuak

Hurkoa Zainduz

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat