“Nuestra Sra. de las Mercedes” Eguneko Zentroa erreferentzia da Gipuzkoan mendekotasun-egoeran dauden adineko pertsonen zaintzan. Azken 30 urteetan, etengabe sartu ditugu metodo eta zerbitzurik aurreratuenak zentrora etortzen diren pertsonen eta haien senitartekoen bizi-kalitatea hobetzeko. Arreta pertsonalizatua eskaintzen dugu erabiltzaile bakoitzaren beharrei erantzuteko, eta bereziki zaintzen ditugu alderdi fisikoak, emozionalak, kognitiboak eta sozialak. Egoitzak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin itundutako 62 leku ditu.
Eguneko zentroko liburuxka deskargatuGure helburuak
- Mendekotasun-egoeran dauden adineko pertsonen eta haiek zaintzen dituzten senitartekoen bizi-kalitatea hobetzea.
- Bakoitza bere ingurunean egon dadin laguntzea.
- Zainketen jarraipena erraztea.
Zerbitzuak
- Lanegunetako arreta, 9:00etatik 19:00etara.
- Jaiegunetako arreta, 9:30etik 19:00etara.
- Harrera eta informazioa.
- Familientzako laguntza.
- Balorazio osoa.
- Garraio egokitua.
- Higiene pertsonaleko zainketak eta arropa garbitzea.
- Erizaintzako oinarrizko zerbitzuak.
- Fisioterapia.
- Podologia.
- Ile-apainketa.
Erabiltzaileentzako asistentzia-motak
- Jarraitua: astelehenetik igandera.
- Lan-astea: astelehenetik ostiralera.
- Sendian: asteburu eta jaiegunetan.
- Jarraitua, egoitza-aldaketarekin: asteburuan eta jaiegunetan egoitzan, eta astelehenetik ostiralera beste eguneko zentro batean.
Esku-hartze psikosozialeko programak
- Psikomotrizitatea.
- Estimulazio kognitiboko programa, psikoestimulazioa mendekotasun handia dutenentzat, eta oroimen-lantegia.
- Laborterapia eta eskulanak.
- Musika-terapia, kantu-lantegia, ibilaldiak musikarekin.
- Animazio soziokulturaleko programak, ludoteka, festak, irteerak.
- Erlijio-programa.