Skip to main content

Misioa

Desgaitasuna, mendekotasuna, babesgabetasuna edo hauskortasun egoeran dauden adineko pertsonei edo buruko gaixotasuna dutenei arreta eta laguntza ematea, haien autonomia eta ongizatea sustatuz (baita hauen familiei laguntzea ere) eta haien eskubideak, askatasunak eta komunitatean parte hartzea bermatuz.

Helburu horrekin, eta bere langileak eta boluntarioak osatutako diziplinarteko taldeen bidez

  • defentsa judiziala, kuradoretza eta beste neurri batzuk sustatu eta bere gain hartzen ditu behar hori dutenei begira, lehentasuna emanez gizarte- eta familia-babesik ez dutenei.
  • Nuestra Señora de las Mercedes eguneko zentroan mendekotasuna duten adineko pertsonak eta horien zaintzaileak artatzen ditu
  • Eragindako familiei aholkularitza, laguntza eta orientabidea ematen die;
  • hauskortasun- edo –zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonak artatu, lagundu eta orientatzen ditu.
  • hauskortasunean laguntzeko eta babesik gabe geratzea prebenitzeko programa berriak diseinatu eta garatzen ditu;
  • gizartea informatu eta sentsibilizatzen du tratu txarrak, abandonua eta babesik eza dagoenean.

Ikuspegia

Arreta jasotzen duten pertsonen laguntza- eta laguntza-beharrei erantzun integrala ematea, pertsona, nortasuna eta balioak erdigunean jartzen dituen berrikuntza sozialeko eta bikaintasuneko eredu batetik abiatuta.

Balioak

DEFINIZIOA

Izan, egon eta jarduteko modu bat da, irekia izatea, prestutasuna, onarpena eta pertsonekiko begirune etengabea ezaugarri dituena.

GARAPENA

  • Harrera eta tratu ona erakundeko pertsona guztien eta bertara hurbiltzen direnen artean, gertutasun eta enpatiazko jarrera erakutsiz.
  • Pertsonari erreparatzen dion arretan, hura den bezalakoa onartuz, bere eskubide eta duintasuna errespetatuz, bere trebetasun, balio eta ingurunea kontuan izanik bere balioespena egiteko garaian eta laguntza emanez arazoak ebazteko.
  • Aitorpena, pertsona bakoitzaren tasun eta gaitasunak balioetsiz (langileak, boluntarioak).

DEFINIZIOA

Egiazkotasunaren balioa da, pentsatu, esan eta egiten dugunaren artean koherentziaz jardutekoa.

GARAPENA

  • Gardentasuna kudeaketan.
  • Kudeaketa etiko eta efizientea baliabideetan.
  • Ezarritako arauekiko errespetua.
  • Kontuak ematea.
  • Auditoretzak eta autoebaluazioak

DEFINIZIOA

Etengabe aurrera egin eta berritzeko jarrera da. Erakundearen ahalmena eta harekiko inplikazioa arakatu eta hobetzeko prestutasuna, haren Misioaren aurrean ahalik eta emaitzarik onena eskaini ahal izateko.

GARAPENA

  • Prozesuen araberako kudeaketa.
  • Etengabeko prestakuntza, premien eta trebetasunen ebaluazioaren arabera.
  • Barne eta kanpo komunikazioa indartzea.
  • Pertsonen motibazioa bultzatzea haiek hobetu eta pertsonalki eta profesionalki gara daitezen.
  • Premia berriekiko arreta
  • Premia berrien aurrean esku-hartzeko tresnak egokitzea

DEFINIZIOA

Erakundeko pertsonek erdiesteko jomugetara iristeko agertzen duten konpromisoa eta inplikazioa da.

GARAPENA

  • Kudeaketa parte-hartzailea.
  • Taldeko lana bultzatzea.
  • Erabiltzaileek modu aktiboan parte hartzen dute beren arreta-prozesuan eragina duten erabakiak hartzerakoan, beren balio eta gaitasunak aintzat hartuz. Pertsonari erreparatzen dion arreta-eredua.
  • Sare-lana erakundeekin
  • Lankidetza-itun eta -hitzarmenen garapena

DEFINIZIOA

Erakundeko kideen, erabiltzaileen eta gizartearen premien aurreko sentsibilitatea eta konpromisoa da.

GARAPENA

  • Eguneroko lanean elkar laguntza sustatzea, jarrera solidarioak aitortuz.
  • Gizartearen eskakizunei eta beharrizan berriei adi egotea.
  • Eskaerak eta gizarte-premia berriak aintzatestea.
  • Dagozkion programak diseinatu eta garatzea.

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat