Skip to main content
Imagen
Elizbarrutia
13, Iraila 20

Donostiako Elizbarrutiko apaiz helduek beste egoitza berria dute Irunen

Egoitza berriak 12 leku eskaintzen ditu, Donostiako Urdaneta kalean eta Apaiztegian dauden gainerako lekuei gehitzekoak, eta denak Hurkoak kudeatzen ditu.

Hurkoak aurtengo urtearen hasieran hartu zuen bere gain Donostiako Elizbarrutiko Apaiz helduentzako egitarauaren ardura; eta horrela 32rentzat tokia duen Apaiztegiko egoítzaren eta Donostiako Urdaneta kalean dagoen hamabi apaizentzako etxebizitzaren kudeatze lanak onartu zituen. 

Azken uztailean 12rentzako tokia duen etxebizitza berria ireki da Irunen, eta jadanik joan dira hiru apaiz Irungo egoitzara. Guztira 75 urtetik gorako 48 apaiz gipuzkoar ditugu hiru egoitza horien artean, eta kopurua, apurka-apurka, handituz joango dela uste dugu.

Gure asmoa da Irungo zein Urdaneta kaleko egoitzetan beren buruaren jabe diren apaizak egotea da, eta Apaiztegiko egoitza, aldiz, nolabaiteko menpetasuna jasaten dutenentzat geratzea. Etxebizitzetan laguntza oinarrizkoenak eskainiko zaizkie, hala nola, sukaldeari buruzkoa, arropa, etxeko garbiketak eta, astean behin, erizaintzari buruzkoa, eta hori Apaiztegiko etengabeko laguntza eskaintzen duen taldearen ardurapean izango da.

Egoitza berriaren ezaugarriak

Irungo etxebizitza berria Juncal Amabirjinaren elizaren ondoan dago eta elkarrekin lotutako bi solairu ditu (lau solairuko etxe bateko goiko bi solairuak). Behekoan gelak aurkitzen dira, eta goikoan, besteak beste, egon gela, sukaldea eta jantokia.

Goitik behera eraberritu da etxebizitza; zorua errotik aldatu da baita argiteria ere; hormak eta sabaiak margotu dira; jantokia handitu da, eta sei mahaikiderentzat izatetik hamabostentzat izatera igaro da; sukaldea berriztatu da eta altzari guztiak ere berritu dira, besteak beste, mahaiak, hozkailuak, oheak, koltxoiak eta aulkiak.

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat