Skip to main content
Imagen
visita diputacion
16, Martxoa 3

Foru Aldundiko arduradun nagusiek bisita egiten dute Hurkoara

Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia, eta Maite Peña, Gizarte  Politikarako Diputatua, Hurkoak Donostian duen egoitzan egon dira.

Hobeto ezagutu ahal izateko arreta, babesa eta zaintza arloetan, menpekotasun edo arrisku egoeran dauden pertsona helduekin zein buruko gaixotasunak dituztenekin egiten diren jarduerak.Markel Olanok eta Maite Peñak ikustaldian zehar, Hurkoaren eguneroko lana bertatik bertara ezagutzeko aukeraz gain, adituekin eta boluntarioekin aurrera daramaten lanaren garrantziari eta erantzukizunari buruzko gogoetak elkarrekin aztertzeko abagunea izan zuten.

Ikustaldiari amaiera emanez, Aldundiko arduradunen eta Hurkoako zuzendaritzako zein Patronatuko partaideen arteko lan bilera burutu zen, non egungo Aldundi eta Hurkoaren arteko elkar lana aztertu zen. Batez ere, Hurkoan eragin zuzena duten gizarte aldaketek eskatzen dituzten bide berriei elkarrekin erantzun egokia eman ahal izateko ardurari buruz.

Bat etorri ziren Foru Aldundia eta Hurkoa lurraldean babesik gabekoen bizitza maila hobetzeko diharduten erakunde guztiekin esku hartuta lan egin beharra aitortzerakoan. Alde horretatik, Hurkoatik jakinarazi zaie Markel Olano eta Maite Peñari, Gipuzkoan sortzen ari diren gizarte behar berriei irtenbide berriak eskaintzeko asmo eta konpromisoa.

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat