Skip to main content
Imagen
Residencia
13, Urtarrila 30

Hurkoa arduratuko da Donostiako Elizbarrutiko apaiz helduei buruzko laguntza-egitasmoaz

Elizbarrutia, apaiz helduei eskaintzen zaien laguntza hobetu nahian, gure azturaz baliatuko da, xahuketak murriztu ahal izateko, besteak beste.

Donostiako Gotzaitegiak eskatutako azterketaren ondoren, non lurraldeko apaiz helduen beharrak ezagutzeko xedearekin, adina, bizitoki kopurua, lehentasunak eta azpiegiturak kontutan hartzen diren, besteak beste,Gotzaitegi berak, laguntza behar duten 75 gorako apaizen ardura bere gain har zezan proposatu zion arakundeari. Hurkoak arlo honetan duen aztura ustiatzea eta eralgiak murriztea du helburu aipatu egitasmoak.

Erakundeak bere gain hartuko dituen egoítza eta bizi tokiak honako hauek dira: Donostiako Apaiztegiko egoitza (32 lagun): Donostiako Urdaneta kaleko etxebizitza(12 lagun). Oraingoz hutsik eta hurrengo asteetan egokitze lanak egingo diren Irungo etxebizitza (8 lagun).Baita oraindik etxebizitza ezberdinetan barreiaturik bizi daitezkeen hainbat apaiz zeinek laguntza txikiren bat behar bait dute. Hurkoak, guztira, Gipuzkoan zehar, 75 urtetik gorako berrogei eta hamar apaiz, gutxi gora behera babestuko lituzke bai ezindurik egoitzetan daudenak edo bakoitzaren etxebizitzetan laguntza arina behar dutenak.

Hau guztia lortu ahal izateko, bi lagun berezi ezarriko ditu Erakundeak arduradun gisa, baina egunerako egoitzetako adituak eta babeslegoaren adituak ere arituko dira hilabete honetan indarrean jarri den egitasmoaren aholkulari lanetan eta jardungo dute ere egitasmoaren egonkortze ahaleginetan. Gotzaitegiko egoitzetan egun lanean ari direnak bertan jarraituko dute, baina Hurkoaren zuzendaritzapean, zeinak gaurkotu egingo baitu langile guztien iharduera.

Helburuak

Oso da haundia Hurkoak bere gain hartu duen erronka: hobetu laguntza era, eta, laguntzraen maila, inoizko “”krisi” edo kinka larriak sortutako egoera ilunean azken aldi honetan garestitu diren ordainak, jarduera egokia erabiliz merketu.. Horretarako ornitzaileen azterketa burutuko da, erosketak bateratu eta tajutu eta langileak zereginaren arabera egokituko dira. Hobekuntza hauek aurtengo bigarren seihilabetearen erdi aldera ikusi ahal izango dira ezari ezarian eta 2014garren urtean izango dira nabarmen.

Laguntza maila hobetzeari gagozkiolarik, hartzaileek oso pozik dauden arren jasotzen duten laguntzaz, ez dituztela oraindik, erizten dio Hurkoak, eduki beharko lituzketen laguntzak, hala nola, sendakuntzarekiko eta sandagaiekiko ardura daitekeen erizaina. Eta horretarako,egun erdirako ituna onartu duen erizaina hartu du jadanik. Bestalde farmazia batekin eta sendagaiak jasotzerako, beste ituna burutu du erakundeak. Ituna dela medio, farmazia berak helaraziko dizkigu sendagaiak dagozkien blasterretan nahasketa oro ekiditeko.

Epeak

Aurtengo urtarrilatik bertatik eta martxoraino luzatuko delarik,. ekin dio Hurkoak, zuzendaritza eraentzeari eta egitasmoa zehazteari Burutua dugu ikerketa, baina tokikoan tokiko hobekuntzak ikusi behar dira eta erabaki, bidebatez, indarrean jartzeko erarik egokiena. Martxotik abendura bitartean ezartze epea burutuko da, 2014gn uterako atzeratuz finkatze aldiaMaila, diruari buruzko zerak, eraginkortasuna, eragina eta hartzaileen adostasuna neurtuko dituzten adierazleak erabiliko ditugu…eta honela, xehetasun jakinetan oinarriturik jakingo dugu arazoen bilakaera.

2014garreneko abenduan amaituko luke Hurkoak bere betebeharra, egitasmoarekin aurrera jotzeko asmorik baduen arren; izan ere aukera eta arlo berriak dira Erakundearentzat. Ez da, berez, egoitzak kudeatzearena gure iharduera, baina edonolako beharrizanean aurkitzen diren helduei dagokien egitasmoa bat datorrela gure helburuekin erizten diogu.

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat