2014/01/31

Lehen proba egiten ari da Ibermatikak eta Matia Fundazioak teknologia aurreratuenak erabiliz egoitzen administrazio jarduera hobetzeko antolatutako bide berriarekin. “Sarean” eskuragarri egonez, egunerokotasunean sortzen diren beharretara egokitzen da eta sorospen eskaintzaren kalitatea bermatzen du.

Hurkoa eta Bizkaiko fundazio bat izan dira aitzindari SIGeCA (Laguntza Zentroen Kudeaketarako Sistema) informatika bide berria bereganatzen. Tresna hori Ibermatikak eta Matia Fundazioak garatu dute azken urteotan. Irtenbide aitzindari hau gizarte-osasun sailen beharrizanei begira garatua da, teknologi aurreratuena erabiltzearekin batera sorospen laguntzaren arloan adituenak direnen iritziak onartuz. Horrek esan nahi du, batetik, ikuspegi orokorra hartu dela gogoan eta, bestetik, sorospen hartzailearena. “Sarean” eskuragarri egonez, egunerokotasunean sortzen diren beharrizan eta eskakizunetara egokitzen da, eta, horrela, Hurkoak gero eta hobeto egin ahal izango ditu bere administrazio eta sorospen lanak.

Bikoiztu egin da azken 30 urteotan laguntza behar duten pertsonen kopurua, eta, bestalde, bere buruaren jabe ez direnen kopurua ere gora doa, eta ezin da ahaztu gure gizartean 82 urtetara iristen dela bizitzaren iraupena. Honen aurrean gizarte-osasun arloko adituek, hazkundearen abiadura ikusirik eta hauek behar dituzten laguntzak gero eta zailagoak direla ikusirik, goi mailako laguntza eman ahal izatea hartu dute helburutzat, baliabideen kudeaketa eraginkorrena egitearekin batera. Hori lortu nahian dabil Hurkoa Fundazioa.

Erronkari aurre egin ahal izateko, eredu berriak eta tresna aurreratuak behar dira, laguntzak ahalik gehien bermatzeko, lanaren kudeaketa hobetzeko nahiz erabiltzen diren tresnak ahalik ondoen baliatzeko.

Eta horretara datoz TIC eta SIGeCA bezelako tresnak; baita Ibermaticak eta Matia Fundazioak asmatutako bideak ere. Bide horiek erabiltzen aitzindari izan dira Bizkaiko fundazio bat eta Hurkoa Fundazioa. Hurkoak Ama Mesedetako Egoitzan eta Donostiako Apaiz Helduentzako Laguntza Programan erabili ditu.

Aipatu tresna pertsonei buruzko lanetan esperientzia handikoak diren adituek erabili izan dute ildo berriztatzailea eta informatika aurreratuenak darabiltzatelako. Edozein eratako arazoei ematen die irtenbidea, laguntzaren kalitatea bermatzen du eta baliabideak erraz ustiatzen ditu.

SIGeCAren ezaugarriak

SIGeCA modulatu erakoa da eta Oinarrizko Argibide Gune batetik era ezberdinetako osagarriak erabil ditzake elkarrenganako loturarik gabe Mailakagarria da, gune bakoitzaren tamainari eta zereginei egokitzeko aukerarekin, zerbitzu horien euskarri diren moduluak erabiliz ala ez erabiliz. Integratua dago, pertsona baten eta bere historiaren trazabilitatera bideratua, eta modulu ezberdinen arteko “datu bakarra”-ren irizpidearekin jokatzen du. Egoitza anitzekoa eta erakunde anitzekoa da, egoitza eta erakunde kopuru mugagabea era bateratuan kudeatu ahal izateko.

Gainera historia kliniko bateratua ahalbidetzen du pertsona bakoitzaren historia bat bakarra gordez, beste edozein egoitza edo zerbitzutan gertatutakoak barnebilduz. LOPD delakoa ere gordetzen du zorrotz, norbanako argibideak ezkutuan izanik, informazioaren trazabilitatearekin. Komunitate autonomo edo egoitza ezberdinen araudi, eskakizun edo balorazioetara egokitzen da. Parametroak egokitzeko aukerarekin, erabiltzailearen eskakizun eta beharrizanetara moldatu baitaiteke; hizkuntza anitzekoa; emaitzetan oinarritutako kudeaketarako aukera ematen du, maila ezberdinen arteko argibideak erabili ahal izanik: pertsona, egoitza, erakundea.

Ordaindu beharra erabiltzeagatik

“Sareko” teknologi edo Cloud Computing delakoak kostuen kudeaketa aldakorra egiteko aukera ematen du, izan ere Softwarea eskaera egiten den neurrian soilik kontsumitzen den zerbitzua da. Horrela, erabiltzen dena bakarrik ordaintzen da, eta lasaitasuna ematen du, teknologiaren hornitzailea egokitu egiten da bakoitzaren negozio gorabeheretara, eta gastua kontrolatuta geratzen da. Esaterako, Hurkoak egoitza eta erabiltzaile gehiago izanez gero, beharren arabera egin dezake hitzarmena, berehala lanean hasteko aukerarekin.

Egungo testuinguruan hau ez da lan eragiketetarako baliabidea soilik; baizik eta finantza baliabide ere bada, eta aukera ematen dien erakundeei teknologi aurreratuenak eskuratzeko inbertsio arriskutsuak egin gabe.

Baditu tresna honek, besteak beste, beste baliabide batzuekin bat egiteko aukerak: SIGeCA beste tresnekin komunikatzeko (norbere erakundekoekin –WP, hedabideak, alarma hotsak– edo beste erakundeetakoekin), lotura hori errazten duen integrazio motor bat du.

Trebakuntza eskaintza du sistemaren erabiltzaileei zuzenduta: osasun, laguntza, administrazio eta kudeaketa arloko profesionalentzat. Trebakuntza jarduerak bere baitan hartzen du osasun laguntza arloa nahiz informazio sistemaren erabilera.

Are gehiago, SIGeCAren bidez lana egiten ari diren bitartean sor dakizkiekeen arazoak bideratzeko, CAU eta contact-center deituriko baliabideekin, HelpDesk izeneko laguntza berezia izango dute erabiltzaileek.