Skip to main content
Imagen
Boluntariotza
21, Urria 8

Hurkoa Errenteriako Boluntariotza Azokan

Boluntariotzako erakundeen sareak, Sareginez-ek, Errenteriako Udalarekin lankidetzan, azoka bat antolatu zuen urriaren hasieran, boluntarioek hainbat gizarte-erakunderen jardueran betetzen duten eginkizuna ezagutarazteko.

“Eraiki mundu hobea, egin zaitez voluntario” lelopean, Gipuzkoako 20 bat gizarte-erakundek -tartean Hurkoa- informazio-standak jarri zituzten Koldo Mitxelena institutuko patioan, azokara hurbildu ziren pertsonak boluntariotzaz interesatzera animatzeko.

Jarduera horien bidez, ekintza boluntarioa herritarrengana hurbildu nahi da, hainbat arlotan egiten den lana erakutsiz eta aisialdiaren zati bat betetzeko aukera atsegingarritzat jotzera gonbidatuz. Edozein adinetan egin daitekeen lana da, baldintza fisikoak edo prestakuntza kontuan hartu gabe, eta balio sozial handia ematen du.

Gipuzkoan boluntarioak dituzten eta jarduten duten irabazi-asmorik gabeko erakundeek osatutako sarea da Sareginez. Helburu nagusia da boluntariotza sustatzea gizartean, prestigioa ematea eta boluntarioak dituzten erakundeei laguntzea.

 

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat