Skip to main content
Imagen
Bakardadea
21, Azaroa 30

Hurkoa eta Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa elkarlanean arituko dira bakardade- eta hauskortasun-egoeran dauden pertsonei laguntzeko

Hurkoak eta Gipuzkoako Itxaropen Telefonoak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute hauskortasun-egoeran dauden pertsonei laguntza eskaintzeko orduan jarduteko gaitasuna indartzeko. Hori dela eta, akordio hau Hauskor programaren testuinguruan kokatzen da. Hauskor programa hori Hurkoak sustatzen du, beren etxeetan bizi diren eta, hainbat arrazoi direla medio, hauskortasun-egoeran dauden adinekoak artatzeko.

Bakardadea etxean bizi diren adinekoen hauskortasun-egoerei lotutako ezaugarrietako bat da. Gipuzkoako Itxaropen Telefonoak sufrimendu-egoerei aurre egiteko bakarrik sentitzen diren pertsonei laguntzera bideratzen du bere lana. Horregatik, gerta daitezkeen hauskortasun-kasuak hautematen lagun dezake haren jarduerak. Eta akordio horrek aukera ematen du bi erakundeek horrelako egoeren aurrean erantzuteko duten gaitasuna indartzeko.

Hasiera batean, lankidetza-hitzarmen hori Arrasate, Azkoitia eta Pasaiako udalerrietan gauzatuko da, Hauskor programaren esparruan jarduten ari baita. Akordio horretan oinarrituta, Gipuzkoako Itxaropen Telefonoak antzemandako hauskortasun-kasuen berri emango dio Hurkoari. Bestalde, Hurkoak Gipuzkoako Itxaropen Telefonora bideratuko ditu laguntza jasotzeko interesa izan dezaketen pertsonen kasuak. Bi kasuetan, jakinarazpen hori ukitutako pertsonek baimena eman ondoren egingo da.

Gainera, Hurkoak Gipuzkoako Itxaropen Telefonoko boluntario taldeari Hurkoak eskaintzen dituen zerbitzuen berri emango dio, eta, zehazki, hauskortasun-egoeran dauden pertsonei laguntzeko Hauskor programarekin zerikusia duten zerbitzuen berri emango dio. Era berean, Gipuzkoako Itxaropen Telefonoak bere zerbitzuen berri emango die Huskor programako teknikariei.

Akordioa Jose Ignacio del Pozok, Hurkoaren zuzendari kudeatzaileak, eta Maribel Pizarrok, Gipuzkoako Itxaropen Telefonoaren zuzendariak sinatu dute.

 

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat