Skip to main content
Imagen
Alzhemerra
19, Iraila 18

Hurkoak Alzheimerra duten pertsonei laguntzeko zerbitzuei buruzko hitzaldi batean hartu du parte Tolosan

Gaixotasun horrek gero eta pertsona gehiagori eragiten die, baina baita haien zaintzaile eta familiei ere. Gipuzkoan 12.000 pertsonak dute Alzheimerra, eta, ikerketa nagusien arabera, 2050ean kopuru hori hirukoiztu egingo da.

Buru Bihotzez elkarteak Alzheimerra duten pertsonen zaintzaileentzako sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekimen berri batean parte hartzeko gonbita egin dio Hurkoari.

Hurkoak parte hartutako saio horretan, gizarte-zerbitzuek, prestazioek eta osasun-arretako nahiz arreta soziosanitarioko zerbitzuek zer-nolako laguntza eman dezaketen azaldu da, bai eta beste alderdi garrantzitsu bat ere: zer babes-neurri administratibo eta legal dauden pertsona horiei eta haien familiei laguntzeko; hori guztia, gaixotasuna bistaratzen laguntzeko, gizartea sentsibilizatzeko eta prebentzioaren garrantzia azpimarratzeko helburuarekin.

Hurkoak halako egoeretan zer-nolako esperientzia duen azaldu zuen Amaia Bareak, eta gaixotasun hori duten pertsonentzat interesgarriak izan daitezkeen laguntza-zerbitzuen berri ere eman zuen.

 
 

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat