Skip to main content
Imagen
inauguracion_Web
15, Urria 3

Hurkoak bere egoitza berria zabaldu du Irunen, gonbidatu entzutetsuen parte hartzearekin

Abenduaz geroztik ari da lanean egoitza berria, baina, halere, urtarrilaren 22 izan zen ofizialki zabaldu zen eguna. Gipuzkoako Foru Aldundiak laga du egoitza eta 70 babesge dira babesten dituenak, Irun, Hondarribi, Errenteria, Lezo eta Oiartzungoak.

Geltoki kaleko 7. zenbakian dagoen egoitzari eginiko ikustaldiak eman zion hasiera inaugurazio ekitaldiari. Bertaratu ziren Ander Rodríguez gizarte politikarako Ahaldun Nagusia, José Antonio Santano Irungo Alkate Jauna; Idoia Zurriarain, Gipuzkoako Fiskal Nagusia; Juan Kruz Mendizabal, Donostiako Elizbarrutiko Bikario Nagusia; Jose Luis de la Cuesta, Hurkoako Lehendakaria eta bertako gizarte eskuarte, osasun arduradun eta gizarte mailako erakundeetako arduradun eta horiekin batera erakundearekin lotura duten hainbat pertsona.

Denak bat etorri ziren ekimen hau txalotzeko orduan eta erabateko zorionak zuzendu zizkioten HURKOARI 2015 urtean 25 urte betetzen dituela eta Rodríguez Jaunak “erakundeak egiten duen lan bikaina goraipatu zuen” eta elkarrenganako harremanak areagotzea agindu zuen; orobat esku hartzea babeslegoari buruz zuzenetik; legeak aztertuko ditugu -zioen- gure eragina handiagoa eta arduratsuagoa izan dadin.

zan era babesle lana ganora handiko lana da Foru Aldundiaren egitarauan. Taldea ahulezia larrian aurkitzen da eta, zoritxarrez gehituz doa urtetik urtera biztanleria gero eta zaharragoa baita eta babes gutxi jasotzen ditu bai familien aldetik baita erakundeen aldetik. Lehentasuna eman behar zaio arazoari, argitu zuen, “Horregatik –zuzendu zitzaion Hurkoari-, beste 25 urtez elkarrekin egingo dugula lan uste dut ugaritzen ari den arazo honi erantzun egokia emateko”.

Erakundeen esku hartzea

Irungo alkate jaunak zoriondu zuen Hurkoa erakundea eta honen ezagutza bultzatu beharraz sutsuki mintzatu zen: “Aitormen handiagoa eman behar zaio Hurkoaren lanari. Eta erakundeetatik babesa eman behar dugu, bide horretatik ugaltzen ari den ezintasunean bizi den pertsonen kopurua babesten baitugu. Hor egon behar dugu erakundeek eta zer esanik ez hurbilen gaudenok, udaletxeek, alegia”.

Arazoren bat dagoenean, udaletxeko ateetara jotzen dute lehen. Ez dugu agian arazoa bideratzeko ahalmenik izango ez eta aurre egin ahal izateko tresneriarik, baina bai beste erakundeetara jotzeko gure gizartearen beharrak kezkatzen gaituenean eta beharrizanak ukitzen gaituenean. Horregatik eskatu zituen hartu-eman estuagoak Foru Aldundiarekin, bakoitza bere bidetik ibili ordez Irungo udaletxea hemen dago, elkarrekin lan egiteko pertsonak baitu lehentasuna.

Mahaingurua

Ekitaldiaren bigarren zatiak Mahainguruan eseri zituen Juan Calparsoro Euskadiko Autonomia Erkidegoko Fiskal Nagusia; Imanole Eizmendi Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikan etxeko laguntza saileko arduraduna; Susana Montesino, Hurkoako Tutela Zerbitzuko arduraduna eta Ander Amunarriz Hurkoaren ordezkaria Irunen, gizarte langilea. Mahainguruan, aztertu zen zer-nolako babes tresnak dauden ezagupen urri desgaitzaileak dituzten helduekiko, batik bat babesik gabe daudenekiko.

Calparsorok Fiskaltzan zeregina ezgaitasunean, eta, tutela babesle tresna bezala hartu zuen hizpidetzat. Historian zehar izandako eragina azpimarratu zuen eta baita ere duen erantzukizuna. Fiskaltzak erabakitzen, aztertzen eta gainbegiratzen du tutoretza tutoreen eta administrazioen bitartez berdintasun baldintzak gorde daitezen bakoitzaren arazoak direnak direla.

Oso da korapilatsua afera hau, epaile baten aurrean tutoretzaren beharra onartzea azaltzerakoan hainbat xehetasun ukiezin pilatzen baitira. Pertsona baten nahia onartzea oso esparru sentiberan sartzea esan nahi du eta hor erabateko zuzentasunez jokatu behar da, beti bere asmoei lehentasuna emanez berarentzat joera murriztaile oro ekidin eta ahal duen neurrian berak har ditzan erabakiak; eta horretarako hainbat alderdi gogoan hartu behar dira, zehaztu zuen Calparsoro Jaunak.

PImanole Eizmendi andereak, bestalde, garbi utzi nahi izan zuen ez dugula pertsona bat bakarrik ere laguntzarik gabe utzi behar eta horretarako arlo horretan diharduten erakunde ezberdinek bat egin behar dutela era egokian babesa eskaintzeko orduan. Argitu zuen orobat gaitasunaren aldaketen neurrien zergatia, norberaren erabakiekin bere burua kaltetu dezaketenak babestu edota bere buruen jabe ez direnei laguntza eskaini, alegia. Horretarako, ezinbestekoa da berehalako jarduera eta helburu hori lortzeko bide bakarra –zioen- esku hartu eta lan egin, esku hartu eta lan egitearena da.

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat