Skip to main content
Imagen
Erakunde topaketa
17, Urtarrila 10

Hurkoak, buruko gaixotasuna eta adimen urrimenarekin lan egiten duten giza erakundeen topaketa batean hartu du parte

Buruko gaixotasun eta adimen urrimeneko euskal erakundeen I Topaketak, Aita Menni Hospitaleak antolatua joan den larunbatean Irailak 9 Chilida Leku Museoan, zentro ezberdinetako pertsona erabiltzaileak eta bolondresak, langileak eta enpresa eta erakundeetako ordezkariak bildu zituen. Hurkoa gonbidatutako hirugarren sektoreko 15 erakundeetako bat izan zen.

Eguraldi txarra egin zuen arren, pertsona ugari gerturatu ziren topaketa honetan parte hartu eta erakunde ezberdinek eskainitako zerbitzuak ezagutzera. Hurkoako standak bolondresen, familien eta hauskortasun eta tutelaren esparruan burutzen den lana ezagutzeko jakinmina zuten pertsonen bisita izan zuen.

Topaketara joan ziren pertsonek bertan zeuden erakundeek jarritako informazio guneak ezagutzeko aukera izan zuten eta baita buruko gaixotasuna edo adimen urrimena duten pertsonentzako antolatutako musika, marrazki edo eskulan tailer ezberdinetara joatekoa. 

Aita Menni Hospitaleak esparru honetan lan egiten duten erakundeei esker ona adierazi nahi izan zien eta langileak, familiak eta buruko gaixotasuna edo adimen urrimena duten pertsonak bildu hospitaleko esparrutik kanpo.

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat