Skip to main content
Imagen
futupema
15, Urria 30

Hurkoak seminario batean parte hartuko du: babestutako pertsonekin osasun sozialaren arloan esku-hartzea

Futupema da estatu mailan norbanako jabetzapeko erakunde bakarra zeinek bere gain hartzen duen gaisotasun mental larria edo iraunkorra dutenekiko tutoretza edo babes bidea. Bai gaisoen bai familien egoera hobetzeko tutoritzaren bidez sortu zen erakundea da eta egunetik egunera azkartzen ari da.  Bere helburua, kalitatezko babes osoa eskeintzearena alegia, betetzen ari da.

Lankidetza hau Fundazioak Futupemako bazkide gisa egiten dituen noizbehinkako ekintzen barruan kokatzen da.

Hurkoa, Futupemako (Gaisotasun mentala duten pertsonen tutoretzako erakundeen elkartea) erakundeari lotuta dagoenez, estatu mailako hainbat ekintzetan izan ohi da tutoretzaren esparruan hobekuntzak helburu direnean. Hala nola, Madrilgo Juan Carlos Errege Unibertsitatean babestutako pertsonei giza-osasunaren arloan eskaini behar zaizkien laguntzak aztertu zirenean. Bertan Hurkoako Maria Casla eta Evelia Cantera adituak izen genituen eta ekarpen onak egin zizkiguten.

Erakundea, gaisotasun-mentala duten pertsonen familei  arreta eta aholkularitza zuzenean eskaintzen dieten hamaika taldez osaturik dago, eta1.400 tutoretzaz arduratzen direa estatu osoan. Aipatu ditzagun, besteak beste, Hurkoa, Beroa (Araba), Familia (Albacete), Feciem (Gaztela eta Leon), Futupes (Kanariar uharteak), Madre (Gaztela-Mantxa) Malalts Mentals de Catalunya (Bartzelona), Primavera (Valentzia) eta Feafes, gaisotasun mentala dutenak eta bere familiak  biltzen dituen elkarteen Espaniako Federakuntza, alegia.

 

Erabakiak

Pertsonen eta Ondarearen eskubideak zein Manantial Erakundeak antolatutako mahaian hainbat txosten eta lan-talde entzuteko aukera izan zen eta tutoretza esku-hartzeari buruzko egoerak aztertu ziren.

ADITUAK: Maila ezberdinetakoa da prestakuntza, baina gizarte zientzietan diplomatuak eta graduatuak egon beharko lukete toki jakin batzuetan.

RATIO Aditu/tutelatu: kopurua ezberdina da arlo ezberdinetan. Ekonomi eta zuzenbidezko esparruetan aditu 1 dago 150-200 babestuekiko eta gizarte

esparruan 1 20-35 bakoitzeko. Adostasun handia ikusi zen tutoretzaren jardueran  administrazio arloan sortzen den lan eskergan eta baita  urgazleen lanari garrantzia ematerakoan ere.

IKUSTALDIAK: Bai etxez-etxekoak, eta baita egoitzetako ikustaldiei dagokienean ere, gutxieneko bat finkatu behar da, ez modu abstraktoan, pertsona bakoitzaren egoeraren arabera baizik eta Eskuhartze Planetan finkatuta egon beharko lukete.

ESKUHARTZE PLANETAN: Babestutako bakoitzak bere arlo guztiak hartzen dituen azterkatze egitaraua beharko luke izan, zeina sei hilabetero edo, gehienera jota, urtero berrikus beharko litzateke.

HARRERA: Babestua ezagutzen duten adituekin egin baharko litzateke baina hori  beti ezin da. Lehenengo  aurrez aurreko elkarrizketan argitasun guztiak eman behar zaizkio. Zenbat eta argiago itundu hainbat eta hobeagoak izango dira  geroko harremanak. Egokia litzateke hasieratik zehaztea poltsikoko dirua, arduradun aditua finkatzea eta beharrezko agiriak eskatzea.

ADITUEN LAGUNTZA BEREZIAK: Zuhurra da, babestuaren izenean, adituen laguntza bereziak ituntzea edo egoera bereziei erantzun diezaieketen laguntzak ituntzea.

GIZARTE TXOSTENAK. Urtero egin behar dira. Idatzi behar dira eta Epaitegian aurkeztu. Txostenak babestuari buruzko alderdi ezberdinetako garrantzizko gorabehera guztiak jaso behar ditu.

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat