Skip to main content
Imagen
logo hurkoa
15, Apirila 27

Bere 25. urteurrenean, Hurkoak baltzuzko nortasun berriari ekiten dio

Logotipo berria aurreko irudiaren bilakaera da, irudi egungoagoa, gizatiarragoa eta hurbilagoa adierazten du, eta zorrotzago zein zintzoago bihurtuz bide batez.

Logotipo berria aurreko irudiaren bilakaera da, irudi egungoagoa, gizatiarragoa eta hurbilagoa adierazten du, eta zorrotzago zein zintzoago bihurtuz bide batez.

Bere sorreraren 25. urteurrena den honetan, baltzuzko nortasunari bultzada bat emateko abagune egokia dela uste du hurkoak. Honetarako, etorkizunarekiko duen lotunea, logotipo berriaren bidez jakinarazi nahi du, orain arte, mende laurden honetan, egin duen bidearen ildotik beti. Erakundearen lan egiteko bideak agerian gera daitezke gaurkotasuna, gizatasuna, hurbiltasuna azpimarratuak gera daitezen, seriotasun eta zorroztasun sakonagoaz horniturik.

1990. urtean sortu zen Hurkoa, babesge, menpetakosunean, gaixotasun mentalekin edo ahulezi egoeran aurkitzen ziren adinekoei ezinbesteko zitzaien arreta eskaini ahal izateko helburuarekin. 25 urte igaro dira geroztik eta, epe honetan,1700 gipuzkoarrek eta beraien familiek jaso izan dute Hurkoaren babesa.

25. urteurrenean, Hurkoak, orain arteko esperientzian oinarriturik eta gerora begiratuz, azpimarratu eta sendotu nahi du bere betiko ibilbidea eta baltzuzko nortasun berri batean nahi du jakinarazi, aurreko ibilbidearen isla izango denaren bidez, alegia, egungoagoa, gizakiagoa eta hurbilagoa izanik batetik eta zorrotzagoa eta sendoagoa, bestetik.

Logotipoaren bilakaera

Hurkoaren logotipo berriaren hasierako letra etorkizunarekiko egiten duen dema eta bere izaera sendotu eta hedatuko duela adierazten duen H da, Hurkoa hurkoagoa bihurtuko duena, hain zuzen. Lagun hurkoari indar guztiz babesa ematen dion giza multzoa, logotipoaren behealdean doa adierazia, norbanako izenpena esan nahi duen marra baten bitartez.

Ez dezala logotipo berriak erabat ezabatu aurrekoaren irudia nahi izan da; aldaketa gutxiren bitartez, betikoa, hain gurea dena, gogora ekar diezagun Horregatik, eguzkiaren barruan zegoen gurutzean oinarritu da H letra, eguzkiaren irudia txostenetan eta era guztietako argitalpenetan betegarri gisa utziz. Ez da aldatu, bestalde, laranja kolorea, ilunagoa bai, irakurketa errazteko.

H letran argi nabarmentzen da gurutzea, ugaltzearen eta bizkortzearen ezaugarria izanik: esperientzia handiagoa, lan handiagoa, konpromiso ugariagoa. Hurkoa hurkoagoa. Gainontzeko logotipo-irudiak Compatil Text Regular du oinarritzat, eredu klasikoen aztarnak ere ikus daitezkeelarik.

Hurrengo hilabeteetan bidaliko dizkizuegun agirietan nabaritu ahal izango dituzue aldaketak lan berriaren tankeraz jabetzearekin batera.

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat