Skip to main content
Imagen
ISO
10, Azaroa 10

Bikaintasunerako bidean, eguneko zentroaren ISO 9001:2008 egiaztagiria berritu du Hurkoak

Hurkoa osatzen duten pertsona guztien ezaugarria da etengabe hobetzeko etengabeko ahalegina egitea. Zerbitzuen kalitatea handitzeko bidean, eguneko zentroaren ISO 9001:2008 egiaztagiria berritu du fundazioak, eta beste urrats bat egin bikaintasunerantz. Onuradunen eta erabiltzaileen iritzi onak ere lan hori saritu du, joan den urtean 9,3 puntukoa izan baitzen 10 puntuko eskalan.

Kalitate-liburuko hainbat prozedura berrikusi eta hobekuntzak egitearen, prestakuntzaren, jardunbide egokiekiko konpromisoaren eta erabiltzaileen eta senideen beharrei buruzko etengabeko arduraren emaitza da lorpen hau. Besteak beste, alor psikosozialean esku hartzeko programak, ebaluazio integrala, estimulazio kognitiboa, errehabilitazio fisikoa, animazioa, harreman sozialak eta familientzako laguntza, garraio-zerbitzu egokituak, elikadura, zaintza pertsonala, arropa-garbiketa, fisioterapia eta oinarrizko erizaintza analizatu ditu ikuskatzaileak, eta ez du aurkitu haiei buruzko desadostasun bakar bat ere.

ISO 9001

Gero eta gehiago, bere beharrei erantzungo dieten zerbitzuak eskatzen ditu gizarteak, eta kalitatea kudeatzeko egiaztagiridun sistemek frogatzen dute erakundeek badutela eskakizun hori betetzeko konpromisoa. Era berean, ikuspegi orokorra ematen digute sistemok, eta, haiei esker, errazagoa da erakundeen barne-prozesuak erabili, neurtu eta hobetzea.

ISO 9001:2008 egiaztagiriaren bitartez, Hurkoak froga dezake jardunbide egokien arauarekin bat egiaztatu dutela kalitatea kudeatzeko sistema eta arau hori betetzen duela. DNV ikuskatzaileak egiten du egiaztagiria, eta, hari esker, eguneko zentroaren erabiltzaileek badakite fundazioak ezarriak dituela eskakizunak betetzeko beharrezko barne-prozesuak.

Arauari esker, eraginkortasuna handitu du Hurkoak, eta erabiltzaileekiko betebeharrak ez betetzeko arriskua desagerrarazi du ia. Halaber, bere kudeaketa-sistemaren eraginkortasuna neur dezake fundazioak. Orobat, barne-prozesuak pixkana-pixkana hobetzeko eta erakundeak helburu estrategikoak lortzeko gaitasun handiagoa izateko oinarriak finkatu ditu. Beste era batera esanda, are gehiago nabarmendu ditu etengabeko hobekuntza eta erabiltzaileak pozik egotea, eta, aldi berean, langileen erantzukizuna, motibazioa eta konpromisoa hobetu du.

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat