Skip to main content
Imagen
planta
15, Martxoa 20

Foru Aldundiak, eta Norbanakoen Urteko Irabaziekiko Zerga (NUIZ) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) arloan, “lehentasuna” ematen die Hurkoaren jardunei

Gipuzkoan, irabazi asmorik gabeko elkarteen erregimenak eta babeslegoari buruzko pizgarri fiskalak, apirilaren 7ko 3/2004 Arau Foralak, bere 29garren atalean, onura fiskalak aurreikusten ditu pertsona fisikoen aitorpenerako, Erakundeen zerga aitorpenerako eta ez egoiliarren zerga aitorpenerako, baldin eta babeslegoari dagozkion ekintzei zuzenduak badira beti.

2014. urtean zehar Hurkoari dohaintzaren bat egin dioten pertsonei % 30 zergatik arintzea onartzen zaie legezko %20a arindu ordez.

Era honetako dohaintzak NUIZen zergak arintzea dakar. Irabazi asmorik gabeko erakundeei, zein babeslegoari buruzko ekintzei edo legeak onartutako beste ekintzei emandakoaren arabera, zerga arintzea %10, %20 edo %30ekoa izan daiteke, Hori erakundearen xede eta helburuen araberakoa izango da beti.

Kasu honetan, 29. artikuluaren lehendabiziko atalak, Gipuzkoako Foru Aldundiari ematen dio eskubidea berak erabaki ditzan babeslegoaren lehentasunak, onurak jaso ahal izateko, bete beharreko baldintzak eta horrela zertu ahal izango du %30 arintzea izango ote duen Norbanakoen Urteko Irabaziekiko Zerga aitortzerakoan.

Joan den urtarrilean Foru Aldundiak lehentasuna aitortu zien 2014 urtean zehar Hurkoak burututako egitarau eta ekintzei. Ondorioz, helburu horrekin dohaintzak egindako pertsonak %10 gehiago arindu dezakete Norbanakoen Urteko Irabaziekiko Zerga. Urtero egiten duenez Foru Aldundiak aipatu lehentasun aitorpena, Hurkoak ekin dio izapideak egiteari aurtengoak ere onartuak izan daitezen, lortzen hain erraza ez bada ere.

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat