Skip to main content
Imagen
web
14, Maiatza 29

"Gipuzkoan adinekoentzako laguntzak beste lurraldeetan baino indar handiagoa du"

Hurkoako gizarte langilea den Mirari Kortak, GoienaTelebistako 'Tertulia' saioan parte hartu du, “laugarren adineko”-en egoeraz hitz egiteko.

Alde horretatik, Menpekotasun Lege berriaren ildoei buruz, sorospen murrizketa helduko den une beretik adinekoei eskaintzen zaien laguntzan eragina izango zuela argi utzi nahi izan zuen; are gehiago, adinekoen kopurua gehituz doala urtetik urtera. Beraz, laguntza batzuei lotuta dagoen “horien egoera pertsonalak okerrera egingo luke”. “Sorospen bideak ezingo du denengana heldu”.

Dena den, zehaztu zuen Mirarik, aipatu laguntzak ezinbestekoak direla gizarteari duintasuna eman ahal izateko. Begirunea, zaintza eta garrantzia zor dizkiegu adinekoei, horrek aberasten baikaitu gizarte mailan. Helduko gara gu ere adin horretara eta neurri berean zaindu gaitzaten nahiko dugu.

Hari hontara helduz, nolako lana egiten duen Hurkoak hau horrela izan dadin azaldu zuen Mirarik. Zein baliabide jartzen dizkieten eskatzen duten menpeko adinekoei edo etxekoei. Erabakitzeko ahalmenik ez dutenei edo gaitasun fisikorik ez dutenei, adibidez, familiarik ez dutelako edo/eta, izanik ere, gaitasunik edo gogorik ez dutelako beraien ardurapean hartzeko. “Hurkoaren helburua da inor ez aurkitzea bakardadean edo babes gabe, izan dezatela ekimen ahalmena, landu dítzatela elkarrenganako harremanak eta bere bizitza kalitatea ahalik eta hoberena izan dadila”.

Jakitera eman zuen zergatik tutoretzapean bizi diren emakumeen kopurua gizonezkoena baino haniiagoa izan ohi den.”Lehenik, gizonak baino gehiago bizi ohi direlako, alargundu eta bakarrik geratzen direlako. Baina, baita ere, gizonezkoak baino hobeto aritu ohi direlako etxeko lanetan, eta gehiago bizi daitezkeelako bere buruaren jabe, laguntza jakin batzuekin beraien etxeetan; gizonezkoak, aldiz, lehenago joan ohi dira erruki etxeetara edo egoitzetara. Badira ere bakardadean bizi nahi ez dutenak eta tutoretzapean dauden etxetara jotzea nahiago dutenak. Horretarako bere buruaren jabe izan behar dute, adimenez sendo egon, eta, alde horretatik, ekimenez hornituak.

Familiaren garrantzia

Tarte handia eta garrantzitsua izan zuen elkarrizketan familiaren arloak. Mirarik gogora ekarri zuen garrantzi handiko gaia zela eta arretaz begiratu behar zitzaiola. Lan bateratua egin behar da familiekin eta erabateko laguntza eskaini behar zaie. Burua galdu duen batek urte askotan behar izan dezake laguntza. Eta etxekoek jantziak egon behar dute eta adimenez sendo epe luze guzti horretan zehar laguntza egokia eskaini ahal izateko. Hori dela eta, laguntzarako talde bereziak antolatzen ditugu babespean daudela adierazteko eta horretara jarriak.

Mirarik azaldu zuen ondo bereizi behar direla, alde batetik, familiartekoa eta, bestetik, zaintzaile profesionala. Familiartekoak maitatzea edo maitasuna azaltzea izango du zeregin nagusitzat, eta, bigarrenak, berriz, zaintza eta arreta eskaintzea. Baina, zehaztu zuen, diru murrizketak etorriko balira, familiaren gain geratuko lirateke bi eginbeharrak.

Mirariren ustetan oso gogoan izan behar dute etxekoek honako hau: “Lan guztia beraiek egin dezaketela uste badute ere, ez da ezer gertatzen laguntza eta argibideak eskatzeagatik. Alegia, ez dela ezer gertatzen aitortzen badute zama guztia ezin dutela aurrera eraman, eta, ondorioz, laguntza eskatzen badute. Ez du horrek esan nahi familia baztertzen dutenik, aukerarik onena hartzen dutela baizik. Hasieran gaizki pasako dute, baina ikusiko dute onena dela beraientzat, Eta horrek arinduko du egoera mingarria. “Senitartekoa ondo zainduta izango da, bizitza kalitatea hobeagoa izango du gero eta gaitasun tekniko handiagoa duten adituen eskuetan asko irabaziko du”.

“Azkenean”,-amaitu zuen Mirarik-, “guztiz onuragarria da norbait hartzea, eta ez zaintza berezia behar duenarentzat soilik, baita gainontzeko familiarentzat ere, lasaiago bizi daitezkeelako. Are gehiago, damutu egingo dira lehenago ez egin izanagatik, gaixoari lehenago ez emateagatik bizimodu egokiagoa, bere uste guztiei uko eginez”.

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat