2015/05/26

Hemendik gutxira beteko dira bi urte ituna egin genuenetik; itunaren arabera elkarrekin adostutako bideak erabiliko ditugu erabiltzaileei laguntza eskaintzeko orduan.

Hurkoaren babespean dagoen norbaitek Gizaideren erabiltzaile izatea nahi izan duelako edota Gizaideren erabiltzaileak Hurkoaren babespean egotea aukeratu, erakunde biek eskaintzen diete laguntza, epe berean, buru gaisotasunak dituztenei edo gizartean baztertuak izateko arriskuan daudenei. Bizitza-kalitatea ziurtatzeko eta egoki gizarteratuak izan daitezen lortzeko asmoz, Hurkoak eta GizaidekK erabateko adostasunez jokatu ahal izateko eta ekintza bateratuak eraginkorragoak izan daitezen, itun bat egitea onartu dute.

Hurkoak eskaintzen duen zaintze lana integrala da, bai ezgai direnen ondasunen zaintza, eta baita, egoerak eskaintzen duen heinean, zainpekoa egoki gizarteratua izan dadin lortzeko ekintzak bultzatzea ere.

Gizaideren zeregina, baztertze eta andegatze prozesuak ekiditea da. Horretarako, trebetasunak indartu eta erabiltzaileen burujabetasunari arreta berezia ematen zaio.

Helburuak errazago lortu ahal izateko, bidezkoa iruditu zaie erakunde biei elkarrekin aritzea eta elkarlana areagotzea, ekintzak bateratuz; horretarako ituna izenpetu dute. Agiri horretan eman behar diren urratsak zehazten dira Gizaideko erabiltzaileek Hurkoaren erabiltzaile izatera jotzen dutenetik; edo alderantziz Hurkoatik Gizaidera jotzen dutenetik. Eta hori horrela, arreta eskaini zaion pertsona bi erakundeetako batekin erabat lotzen den arte.