2014/11/17

Hurkoak, Eusko Jaurlaritzarekin batera, “Ahulezia. Bilakaera bizigarria indartuz” deritzan jardunaldia antolatzen du, Euskal Herriko Komunitatean multzo honek dituen beharrizanak aztertzeko asmoz.

Hurkoa erakundeak, hau da, ahulezia, mendekotasuna edo babes gabezia duten pertsona helduak edo/eta adimen gaixotasuna dutenak artatu, babestu eta zaintzen dituen babeserako fundazioak jardunaldi bat antolatu du, Eusko Jaurlaritzarekin bat eginik, aipatu multzoak dituen beharrizanak aztertzeko asmoz. Jardunaldiaren izenburua 'Ahulezia. Bilakaera bizigarria indartuz' da, eta egoera horretan daudenen bizitza kalitatea hobetzeko aukera ematen duten jokabide egokienei buruzko gogoeta egitea da jardunaldien helburua.

Hurkoak beti eman dio garrantzi handia ahulezian edo/eta arrisku egoeran daudenei aurrezko arreta eskaintzeari; horregatik, iaz, horretaz arduratzen den lantalde bat jarri zuen abian, helburu honekin: ahulezian daudenei babesa eskaintzea, beraien bidaide izanik, eta beren eskubideak eta ondasunak babestuz, beti beraien asmoaren arabera. Joan den urtean 66 izan ziren zehar laguntza hau jaso zutenak.

Pertsona hauen ohiko ezaugarriak dira: helduak izatea, bakarrik bizitzea, ahaideen laguntzarik gabekoak izatea, osasun arazoak edo/eta mendekotasuna edukitzea eta beren premiak eta ondareak kudeatzeko hainbat muga izatea. Horiei guztiei, Hurkoak aholkularitza eta orientazioa eskaintzen die prebentzio agiriak egiteko prozeduran, agiri horietan beren gurariak, balioak eta erabakiak jakitera eman ditzaten, bai sendakuntzari buruzkoak edo/eta ondasunen kudeaketari buruzkoak eta abar. Are gehiago, behar izanez gero, Hurkoak prest dago haien ordezkari eginkizuna hartzeko.

Beti izango dute Hurkoaren laguntza izapide korapilotsuetan, erabakiak hartzeko orduan, artatua izateko egoeran, sendagileen ikustaldietan, ondasunak kudeatzerakoan, bere baitako zaintzaren aurrean eta behar duen jarraipenerako.

Bilakaera bizigarria indartuz

Hori guztia ardatz harturik, Hurkoak ezinbestekotzat jotzen du gogoeta bat, laguntza behar dutenen izaeraz eta, beste erakundeekin batera eskain diezazkieketen laguntzaz. Horregatik, hartu du jardunaldi bat burutzeko erabakia, beti Eusko Jaurlaritza babesle izanik eta multzo horren onura lortzearren hartu behar diren neurriak zehazteko.

Euskal Autonomi Elkarteko aditu guztiei zuzendua dago, gizarte zerbitzukoei, lehenengo mailako arduradunei, geriatria arlokoei, notarioei, diru kutxetako kudeatzaileei, ongi izateko lanetako partaideei, unibertsitateko irakasle eta ikasleei eta abar. EHU Unibertsitateko Soziologiako irakaslea den Andrés Dávila jauna izango da hitzaldia emango duena: Pensar la fragilidad. Caracterizaciones teóricas de un concepto práctico.

Txostena amaitu bezain laster mahaingurua antolatuko da, eta hainbat aditu mintzatuko dira bertan, EAEn helduekiko tratu txarrak prebenitu eta antzemateko gaian egin diren aurrerapenez, gizarte eta sendagintza mailan behar den hizkera bateratuaz, ahuldadeak jota daudenek udal gizarte zerbitzuetan jasotzen duten arretaz eta, azkenik, bizitzaren azken txanpan daudenei osasun arloan zor zaien laguntzaz.

Amaierako bidean, Bizkaiko Foru Aldundian Gizartearekiko Balorapen eta Orientabide saileko ardura duen Lourdes Zurbanobeaskoetxeak hartuko du hitza, txosten bat aurkezteko: Más allá de la administración de recursos y la coordinación sociosanitaria.

Jardunaldiari hasiera ematerakoan, gure artean izango ditugu Eusko Jaurlaritzako gizarte politikarako aholku kontseilari-orde Inigo Pombo jauna eta Hurkoako Zuzendari José Luis de la Cuesta jauna.