2015/06/22

Hurkoak, Euskararen bilakaerarekin bat eginik, neurri andana onartu du Euskara egunero erabilia izan dadin.

Euskara erabiltzeko konpromisoa indartzeko eta erakundearen erabiltzaileen hizkuntzari egokitzeko, Hurkoak, gure hizkuntzari bultzada eman nahirik, hainbat neurri hartu ditu, eta horietako batzuk aurten bertan indarrean jarri dira. Erakundearen Politika eta Estrategia helburuen barruan, Euskalduntzen prozesua dugu; plataforma horretatik Euskararen indartzeari buruzko ekintza guztiak abiatzen dira. Bidenabar hortik burutu dira hainbat ekintza, hala nola, hiztegi teknikoa, kanporako kanal digitaletan .EUS domeinua onartzea eta Euskararen Eguna ospatzekoa.

Hurkoak beti izan du Euskara erabiltzeko jarrera, eta beti izan du gogoan erakundearen erabiltzaileen hizkuntz aukera, bai beraiekin, bai senideekin izandako harremanetan eta baita egitarauak burutzerakoan ere. Barne lanetan ere bide horretatik jo du. Adibide gisa, Arrasaten bilera guztiak euskara hutsean egin ohi dira.

Orain Euskalduntzen deituriko plataformatik, bultzada arautua egin da; lau kideez osatutako taldea sortu da eta beraiekin batera beste boluntario bat ari da euskara erakunde osoan indartzen. Helburu berarekin Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuarekin hitzarmena sinatuta daukagu.

Euskalduntzen prozesutik, aipatzeko modukoa da osatutako hiztegi teknikoa. Hurkoan eta bere inguruan gehien erabiltzen diren hitzak jasotzen ditu euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara eran gidaliburu honek. Hizkuntzan janzteaz gain, Euskararen Eguna ospatzeko erabaki sendoa onartu da.

Egun hau Mercedeseko Eguneko Zentroan ospatu ohi da, bertsoaldi, euskal dantza eta abestiz osatuta. Zentroko leku egokietan euskarazko esaldiak ikus daitezke eta Intraneten bidez euskal kulturari eta hizkuntzaren erabilerari buruzko gogoetak entzun daitezke.

Azkenik, kanpoko harremanetan elebidunak dira beti bidaltzen diren ohar, gutun eta mezuak web orrian eta abarretan. Are gehiago, aurten ORG domeinutik EUS domeinura aldatu gara kanal digitaletan. Horrela Euskara beste hizkuntzen mailara igotzen da eta euskarari eta euskal kulturari nazioarteko onarpena ematen zaio. Puntu Eus Erakundea da domeinu honen arduradun eta kudeatzaile maila guztietan.