2014/11/12

Furgoneta berri baten jabe gara, lehengoa baino lagungarriagoa eta egunerako egoitzara joan-etorriak egiterakoan mikrobusaren osagarri izango dena.

Hurkoa Zainduz erakundeak, Kutxaren Gizarte arloko sorospen ekonomikoaren laguntzaz, furgoneta berri bat bereganatu du behar duten erabiltzaileak egunerako egoitzara hurbildu ahal izateko. Berrogeita hamar inguru dira Grosetik, Amaratik, Intxaurrondotik, Uliatik, Altza eta Pasaiatik garraio hori egunero behar dutenak, eta, gaurtik aurrera bi garraiatzaile berri izango dituzte (mikrobusa duela lau urte eskas erosi zen) beraien joan-etorriak erabateko segurtasunez eta erosotasunez egin ditzaten.

Egunerako Egoitzaren erabiltzaileei garraio bidea hobetzeko helburuarekin orain lau urte mikrobusa erosi eta gero, Hurkoa Zainduz-ek garraio bideak hobetzen ditu furgoneta hau, aurrekoa baino lagungarriagoa, bereganatuta.

Bederatzientzat tokia duen Volkswagen Crafter da. Eserlekuen esparrua lekutsuagoa da; eta garaiagoa sartu-irteerak zutik egin ahal izan daitezen; egokitu da ere orga gurpildunen erabilerarako. Eta horrela, eserlekuak meta daitezke eta batu era errazean. Horregatik orgatxo gurpildunak sartzerakoan ez dute lekurik murrizten.

Erosotasun hori berogailu eta haize egokitu aurrekoak baino indartsuagoekin osatzen da.

Segurtasunari bagagozkio areagotu egin da bai kanpora bai barrura begira. Alde batetik segurtasun kamera ezarri da ateetan eta, bestetik, gerriko bi kakodunak inork bakarrik askatzeko aukerarik izan ez dezan.

Lau txoferrak berdinak izango dira eta bai ibilbidea bai lan egiteko era betikoa izango dute. Orain arteko furgoneta zaharra, hamar urteetan zehar milaka bidaia egin ondoren, zuzenean autoak zatikatzeko lekura bidalia izango da. Hurkoa Zainduz Erakundeak 50.000 €tan erosiko du ibilgailu berria, horietako 20.000 Kutxak ordainduko dituelarik.