Skip to main content
Imagen
Hurbiltzen
12, Martxoa 21

Hurkoak amaitutzat eman du Hurbiltzen proiektua, landa-eremuan adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko xedea duena

Hurkoa Fundazioak, 20 urteko ibilbidean, hainbat programa sortu eta gauzatu ditu, adinekoen babesgabetasun-egoerei aurrea hartzeko xedearekin. Programa horien barruan dago Hurbiltzen proiektua. Hurbiltzen 2003. urtean sortu zen, landa-eremuan adinekoei arreta emateko berariazko irtenbideak eskaintzeko.

Hurkoa Fundazioak, 20 urteko ibilbidean, hainbat programa sortu eta gauzatu ditu, adinekoen babesgabetasun-egoerei aurrea hartzeko xedearekin. Programa horien barruan dago Hurbiltzen proiektua. Hurbiltzen 2003. urtean sortu zen, landa-eremuan adinekoei arreta emateko berariazko irtenbideak eskaintzeko.

Aipatu bezala, EHUk Hurbiltzen proiektuarekin loturiko ikerketa-lan bat egin du Orendainen bizi diren 50 urtetik gorakoen premiak zein diren jakiteko; hala, herrian esanguratsuak diren pertsonak elkarrizketatu ditu, eta herriko jardueretan parte hartzen duten talde dinamikoekin eta 50 urtetik gorako pertsonekin bilerak egin ditu herritarren errealitatea ezagutze aldera. Ikerketa horretatik abiatuta, iradokizun batzuk eman ditu aurrerantzean administrazioek baliabideak diseinatu eta eskain ditzaten, landa-eremuan bizi diren adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta mendekotasun-egoerei aurrea hartzeko.

Izan ere, laguntzeaz gain, aurrea hartzea da batez ere proiektuaren helburua, bai osasun-arloan bai beste arlo garrantzitsu batzuetan, eta horrek Orendaingo herritarren bizi-kalitatea zuzenean hobetu daiteke (gerora, landa-eremuko beste edozein herritarako ere baliagarria izan daiteke). Bestalde, landa-eremuan sakabanatze geografikoa handia denez, baztertze-egoerarik ez sortzea lortu nahi da. Horretarako, pertsonen arteko harremanak sustatu nahi dira, erabilera askoko eremuak sortu nahi dira jendea elkartzeko, eta belaunaldien arteko esperientziak trukatu nahi dira; finean, elkarbizitza gizatiartu nahi da.

Hori dela eta, ikerketa egiteaz gain, Fundazioak hainbat jarduera bultzatu ditu urtero, ikerketak emandako iradokizunak abian jartzeko. Horien artean, aipatzekoak dira, besteak beste, jarduera soziokulturalak (eskulanak, estimulazio kognitiboa lantzeko ariketak, jolasak, formazio-hitzaldiak, txangoak...) eta jarduera fisikoak (gimnasia-saioak, esaterako).

Ikerketaren ondorioak

Herri erakundeen aldetik, atentzio handiagoa LORTZEA, ez bakarrik gizon-emakume nagusiei zuzendutakoa, baita horien zaintzaile eta familiartekoei bideratutako arreta ere.

Etxez etxeko laguntza GEHITZEA. Aldi beran, zerbitzu hau beste era batean ulertzen saiatzea landa-eremura hobeto egoki dadin. Horretarako, etxeko lanak egiteaz gain, pentsa daiteke baserriko lanetan aritzeko laguntzak bideratzea.

Ekimen sozialen inguruko eskaintzak gehitzea eta daudenak INDARTZEA. Horretarako, animazio lanak egin ditzaketen pertsonekin kontatu eta ahal den neurrian, herriko jende gazteari ateak ireki behar zaizkio, hots, parte hartzeari eta belaunaldien arteko harremanak suspertzeari.

Bizi-kalitate hobea suspertzeko balio dezaketen eta harreman sozialak indartu ditzaketen neurri zehatzak ONARTZEA: herriko “saltokia”, oinezko ibilbideak egokitzea.

Udalak eta adin guztietako herritarren arteko komunikazio politika HOBETZEA Aldi berean, komunikazio hobekuntza hori gainontzeko erakundeei zabaltzea.

Herrian Zentro Anitza deiturikoa PRESTATZEA, bere oinarrian hiri eremuan antolatzen diren Eguneko Zentroen tankerakoa, kasu honetan Orendaineko biztanleriaren beharrei egokituz.

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat