Skip to main content
Imagen
Facebook
14, Otsaila 25

Hurkoak berrehunetik gora 'adiskide' izanik Facebooken eta Twitterrera egin du jauzi

Hurkoak tarte bat zabaldu du beste sare sozial handian, Interneten komunikazio bide berri bat izanik, herritarrek bertan esku hartzeko aukera izan dezaten.

Hurkoak, Twitter aukeratuz, urrats bat gehiago egin du bere zereginak argitasun osoz ezagutarazteko duen erronkari begira. Tarte hau “@ HurkoaFundazioa” idatziz aurki daiteke web orriaren eta Facebook perfilaren osagarria izanik. Bertan Hurkoari buruzko jakingarriak ez ezik, Ntra Sra. De las Mercedes eguneko egoitzari edo Donostiako Elizbarrutiko apaiz helduei buruzko berriak ere argitaratuko dira, eta, halaber, horien inguruko hainbat argazki, bideo eta lotura interesgarri.

Gipuzkoan zehar arlo honetako arreta, laguntza eta babes gaietan egiten den lanari buruz jakinaren gainean eta egunean egon nahi baduzu, aski zaizu Twiterren alta ematea, HURKOA aurkitzea (@HurkoaFundazioa) eta “seguir” tekla klikatzea; oso urrats gutxirekin lortuko duzu. Dena erraz eta arin. Beharrezkoa duzun bakarra Interneteko lotura eta posta elektronikoko helbide bat izatea.

Twitterrerantz emandako urrats honekin, Hurkoaren xede eta helburu da Gipuzkoako zaharrei edo adimen gaixotasunak jota daudenei laguntza eskaintzen dieten erakundeen artean bere izena eta izana egonkortzea, eta, horrekin batera, nahi duten guztiek aukera izango dute beren berriak, lotuneak, irudiak eta bideoak sarean trukatu eta zabaltzeko. Alde horretatik, Hurkoak 200dik gora “adiskide” ditu Facebooken, 2011 urtean alta eman zuenetik tantaka-tantaka gora egin duen jarraitzaile kopuruarekin.

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat