Skip to main content
Imagen
Ezagupenaren Kudeaketaz
14, Apirila 14

Hurkoak Ezagupenaren Kudeaketaz arduratuko den ganorazko ibilbide berria sortzen du

Fundazioaren jakintasunaren aberastasuna hobetzeak gehigarrizko onurak emango dizkio, bai bere Jarduerari eta bai helburuen lorpenari ere.

Egungo globalizazio eta lehiakortasunak, besteak beste, etengabeko giro sozio-ekonomiko aldakorrera garamatzate. Egoera honen aurrean, beharrezkoa da erakundeek ohiko bideetatik haratago jo dezaten, haiek ere baliagarriak izan arren, ez baitira nahikoak; eta, egoera berrietara egokitu daitezkeen eragile iraunkorrei ateak zabaltzearren, erakundeen lanari balio gehigarria erantsi diezaioketelako eta elkartearen helburu orokorra eskuragarriagoa bilakatu daitekeelako.

Bide hauen artean ezagupenaren eta informazioaren kudeaketa nagusitzen da nabarmen, hura ardaztzat hartzen den edozein antolaketatan. Izan ere “ezagupen eratzailea” sortzeak eta azkortzeak izan behar du lehentasuna, era egokian zaindu beharrekoa, hain zuzen ere, hori delako tresna nagusia erakundeak duen azken helburua lortzeko, hau da, erakunde bakoitzeko pertsona guztientzako “balioa sortzeko”.

Ikuspegi horretatik, erakundeko Nausi-batzak “Ezagupen kudeaketa” ibilbidearen sorrerari bultzada bat eman nahi izan dio, nahiz jakin badakigun Hurkoa bere jardueran asko lagundu eta asko ikasi behar duen erakundea dela. Aurten bertan jarriko da indarrean eta goi mailako EFQMren ezarpenarekin lerroturik egotea izango du helburu. Hori aurrera eraman ahal izateko osatu den taldearen ardura izango da Erakundeak duen eta/edo behar duen ezagutza guztia identifikatu, sortu, hautatu, babestu, antolatu, iragazi, metatu eta erabiltzea.

Hori guztia honako helburu nagusiak gogoan hartzeko landu da: dugun aberastasun intelektuala eta erakundeak antolaketa lanetarako duen iaiotasuna ezagutu; Hurkoaren jardunetan ibilbide eragingarriak indarrean jarri; gehitu laguntzaren funtsa eta laguntzaren maila; hobetu era arautuan adituen ezagupena eta iaiotasuna; erakundearen ezagupena areagotu; altxor intelektuala (jakitea eta egiten jakitea) babestu, mailakatu, metatu; eta geureganatutako nahiz sortutako jakinduria erakundean bertan eta beste erakundeetan zabaldu eta elkarren eskura jarri.

Prozesu guztia eratu eta izapidetzea datorren irailerako burututa egotea aurreikusten da; beraz hurrengo lauhilabeterako egitasmoan jasoa izango da.

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat