Skip to main content
Imagen
sare sozialak
11, Martxoa 2

Hurkoak jauzi egin du sare sozialetara

Hurkoak maila bat gora egin du, Facebook sare sozialean informazio-kanal berri bat irekita, kanpoko komunikazioaren bidez gardentasunaren eta bere jarduerak zabaltzearen alde apustu egite horretan. Espazio horrek web-orria osatzen du, eta bertan argitaratuko da, aldian-aldian, Fundazioari edo dagokion sektoreari buruzko informazioa; interesekoak izan daitezkeen estekak, argazkiak eta bideoak ere gehituko dira.

Web-orriaren aldean berrikuntza nagusi bat dakar: Interneteko kanal honek aukera ematen du eztabaida-foroak irekitzeko; foroetan komentatu ahalko dira espazio horretan argitaratutako albisteak, edo iritzia eman ahalko da Fundazioko “lagunen” (Facebooken maiz erabiltzen den terminoa) interesekoa izan daitekeen gai baten inguruan. Gainera, sare horretan edonork parteka ditzake gainerakoekin nahi dituen albisteak, irudiak edo bideoak.

Gipuzkoan arreta, babes eta tutoretzaren eremuan gertatzen den guztiaren berri izateko eta hor parte hartzeko, Facebooken kide egitea besterik ez duzu; behin aplikazioaren barnean zaudela, Hurkoa Fundazioa bilatu behar duzu eta haren “lagun izatea” eskatu, hori guztia urrats gutxitan, denbora gutxian eta oso modu errazean. Bete beharreko baldintza bakarrak dira Internet-konexioa eta korreo elektronikoko helbide bat izatea.

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat