Skip to main content
Imagen
pasaia
24, Martxoa 1

Pasaiak emaitza positiboak lortu ditu hauskortasunaren aurkako estrategian

Hurkoa Fundazioak Pasaiako Udalari aurkeztu dio iaz udalerriko hauskortasun egoeran dauden adineko pertsonei laguntzeko egindako jardueraren balorazioa.

Hauskor programaren esparruan 31 pertsonari eman zitzaien arreta, eta horietatik % 71ren egoerak hobera egin du.

Emaitza horien neurketa eta bilakaera Baturan tresnaren bidez egin da; tresna hori Hurkoak sortu zuen gizarte-hauskortasuneko egoerak neurtzeko; izan ere, "tresna horretatik lortzen den balorazioa baliagarria da gizarte-laneko profesionalek gizarte-diagnostikoak egin ditzaten, eta hauskortasunaren eremuko esku-hartzeak planifikatzen laguntzen du".

Joan den ostiralean, Hurkoako arduradunek Pasaiako Udaleko ordezkariei eta teknikariei aurkeztu zieten aurreko urtean Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailarekin eta ekosistemako lau barrutietako eragileekin elkarlanean egindako jarduera, Pasaia Herri Lab estrategiaren babespean.

Hauskor programaren helburuak dira, besteak beste, hauskortasun-egoeran dauden adinekoei lehen eskuko laguntza ematea, haien autonomia sustatuz; haien gizarte- eta komunitate-sarea indartzea; eta hauskortasun-egoerak detektatzeko sare komunitarioa indartzea, komunitateko eragileekin eta zaintzako tokiko ekosistemarekin koordinatuta.

Pertsona bizi den ingurunean hauskortasun-egoeran mantentzea da helburua, bere autonomia eta bizi-kalitatea hobetuz.

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat