Hurkoak antolatutako Udako Ikastaroak harrera bikaina izan du, 120 parte-hartzailerekin
Ikastaroek jasandako murrizketen ondoriozko zalantzak alde batera utzi, eta kalitatezko egitarauari esker parte-hartzaileen batez bestekoa nabarmen igo dute.
Uztailaren 17 eta 18an egin zen babesik gabe geratzeko arriskuan dauden buru-gaixoak artatzeari buruzko Udako Ikastaroa, Hurkoa fundazioak antolatutakoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuaren eta Sargi elkartearen laguntzarekin, eta espero baino emaitza hobeak izan zituzten. Batez beste, 120 lagun inguruk hartu zuten parte egitarauko hitzaldietan; ia guztiak arlo profesionalekoak ziren. Entzuleek amaieran egindako balorazioa oso positiboa izan zen.