Baketik-ek antolatutako programa baten baitan, hiru eguneko egonaldi batean parte hartu dute, hobekuntzak lortzeko nor bere buruaren ezagutzan oinarrituta
Baketik-ek antolatutako programa baten baitan, hiru eguneko egonaldi batean parte hartu dute, hobekuntzak lortzeko nor bere buruaren ezagutzan oinarrituta.
Joan den maiatzean, gizarteratzeko arazoak dituzten zenbait kolektiborentzat Baketikek antolatutako programa batean parte hartu zuen Hurkoak; programa horren helburua hobekuntza eta bilakaera pertsonala da. Fundazioaren tutoretzapeko hamabost pertsona, buruko gaixotasuna dutenak, izan ziren Arantzazuko hiru eguneko egonaldian; han, esperientzia batzuk partekatu zituzten, eta jarduera ugaritan parte hartu.
